Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Maria Setien gotzain emeritua, oso larri, iktusa jasan ostean

90 urteko prelatua Donostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboen Unitatean dute.
Setien, ETBko saio batetik ateratako artxiboko argazki batean.

Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua erietxean dago, oso larri, igandean iktusa izan ostean.

EGUNERATZEA: 2018/07/10 Goizaldean hil da Jose Maria Setien

Gotzaindegiko iturriek jakinarazi dutenez, Setienek igande goizean izan zuen iktusa, eta berehala eraman zuten Donostia Ospitalera. Ordutik Zaintza Intentsiboen Unitatean dago.

Iturrion arabera, goiz da garuneko kalteak zehazteko, baina gertakari "oso larria" izan dela nabarmendu dute.

Hernanin jaioa 1928an, Jose Maria Setien Alberro 1979tik 2000. urtera arte izan zen Donostiako gotzain. Juan Maria Uriartek hartu zion lekukoa, eta 2010ean, Jose Ignacio Munilla gaur egungo prelatuak.

Hain justu, Munillak Setienen alde otoitz egiteko eskatu zien atzoko mezan Donostiako Artzain Onaren katedralean bildutakoei.

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" San Fermin batzuen aldeko protestan

Bi egun bakarrik ez dira falta sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturaliseko eta PETAko ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, goizeko 11:00etan. Kontzentrazioa baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu ditu bertaratutakoak.  

Gehiago kargatu