Emakume bat eta bi haur hil dira L´Hospitalet de Llobregaten izandako sute batean
Familia bereko hiru kide hil dira ostegun honetan L’Hospitalet de Llobregateko (Bartzelona) etxebizitza batean izandako sute batean. Hildakoak emakume bat eta bi haur dira, biak adin txikikoak.
Sua 06:30ean piztu da, L’Hospitalet de Llobregaten, Riera Blanca kaleko etxebizitza batean, Bartzelona erdigunetik gertu.
Lekura hurbildu diren suhiltzaileek adierazi dutenez, sutea “oso bortitza” izan da, eta 35 minutu behar izan dituzte sugarrak itzaltzeko. Kiskalita geratu den etxebizitza horretan familia bereko bost kide bizi ziren. Suhiltzaileek azaldu dutenez, koltxoiek sua azkar zabaltzea erraztu dute.
Hildako bi haurrak adin txikikoak ziren; batak hilabete gutxi zituen, eta besteak 3 urte. Gazteena “oso egoera larrian” erreskatatu dute, baina ospitalean hil da.
Quim Torra Generalitateko presidenteak “atsekabea” agertu du bere Twitter kontuan idatzi duen mezu batean, eta babesa adierazi die senideei.
Nuria Marin L’Hospitaleteko alkateak baieztatu duenez, hildakoak emakume bat eta haren bi semeak dira. Kazetariei aurreratu dienez, baliteke etxetresnaren batean izandako gainkarga elektriko batek piztu izana sutea.
Dena dela, suteak ez du kalte material handirik eragin eraikinean, eta goizean kaleratu behar izan dituzten auzoko guztiak datozen orduetan bueltatu ahal izango dira beraien etxeetara.
Albiste gehiago gizartea
Zarautzen egindako manifestazio batek herriaren turistifikazioa salatu du
"Turismoaren negozioari ez" lemapean, Zarautzen manifestazioa egin dute herriaren turistifikazioaren aurka, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta. Agerraldiak adin guztietako jendea bildu du herriko kaleetatik barrena. Bertan, hainbat izan dira salatutakoak; horien artean, etxe turistikoak % 181,8 hazi direla azken urteetan (horrek dakarren etxebizitzen prezioaren igoerarekin), espazio publikoaren erabilera pribatiboa eta udala egoeraren konplizea dela.
Emozioz eta tradizioz beteta abiatu da Jaialdi 2025
Hamarkada bat geroago, Boiseko euskal festa handia emozio, musika eta errotzearen bizileku bihurtu da berriro. Ozeanoak eta belaunaldiak gurutzatzen dituen identitatearen ospakizuna itzuli da.
Elko (Nevada), artzain euskaldunen topaleku: "Egun gazte euskaldunik ez dator, Euskadin hobeto bizi dira orain"
Egoera asko aldatu da, eta egun ez dira artzainik geratzen, eta urrezko meatzetatik bizi dira herritarrak. Dena dela, bere euskal nortasuna ez dute galdu, izan ere, AEBko udalerri horretako biztanleen % 4 euskal jatorrikoa da, Elkoko egungo sheriffa bezala.
Lan Onari saria Carmelo Urza Larrauri Filologia Hispanikoko doktoreari emanda itxi du Lehendakaritzak 2025eko Jaialdira egindako bisita
Esparru akademikoan egindako lanagatik eta kanpoan euskal kultura zabaltzen egindako ekarpenagatik saritu dute Renoko Unibertsitateko Filologia Hispanikoko doktorea. Oso gazte zela Estatu Batuetara bizitzera joan bazen ere, euskal sustraiei eusteagatik eta Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harremanak estutzeko lan egiteagatik nabarmendu da beti.
Goiz korapilatsua euskal errepideetan larunbat honetan, eta auto-ilarak AP-8 eta AP-1 autobideetan
Europako iparraldetik hegoaldera errepidez egiten diren joan-etorrien bolumen handiak auto-ilarak sortu ditu euskal errepide sarean, abuztuko lehen asteburuko trafiko irteera operazioarekin batera.
Lau gizonek 18 urteko neska bat inguratu eta bortxatu dute Ferrolen
Gizon bat atxilotu dute jada. Erasoa Coruñako hiriaren Espainia plazako arkupe batzuetan gertatu zen. Gertakariak asteartetik asteazkenerako gauean jazo ziren, hiriaren erdialdean.
Bilbok hilerria modernizatu du errausketak eta maskotentzako zerbitzuak eskaintzeko
Araudi berria irailera arte egongo da ikusgai, eta heriotza perinatalari ematen zaion tratuari eta erlijio-aniztasunerako guneei buruzko hobekuntzak ere jasotzen ditu, besteak beste.
Adineko bost moja Urduñako komentutik ateratzea eragotzi dute, erlijiosoak Beloradotik bota ondoren
Adineko lekaimeen beharrengatik egokitutako garraio berezi bat prest zuten, baina ezin izan dute erabili, moja matxinoek uko egin baitiote giltzak emateari. Gainera, gaurko operazioa "bahiketatzat eta agintekeriatzat" jo dute moja horiek.
Gasteizko txosnak itzuli dira txandalariak omenduz, eta musikaz eta aldarrikapenez beteta
Txosnagunea Arabako Campusera itzuliko da kontzertuekin, herri-ekimenekin eta TicketBAIren ezarpenaren kontrako protestekin. Bien bitartean, Txosnetako txandalariak izan dira Txosnisariaren irabazleak.
50 boluntario inguruk Barrundian desagertutako 77 urteko emakumea bilatzeko lanekin bat egin dute
Senideek asteartean salatu zuten adineko emakumearen desagerpena. Emakumea Hermua auzoko bere etxebizitzatik atera zen, eta ez dute berriro ikusi.