Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tratamendua jasoz gero ez dago GIBa transmititzeko arriskurik, ikerlan baten arabera

GIBaren aurkako tratamendua asko aldatu da azken urteotan, dagoeneko 30 botika baino gehiago daude infekzioari aurre egiteko.
Aitz Errazkinek Aesan laborategira deitu du
Sendagaiak. Argazkia: Pixabay.com

GIB Giza Immunoeskasiaren Birusaren aurkako tratamendua modu egokian hartuz gero, bikotekide gayen artean transmititzeko arriskua desagertu egiten dela ondorioztatu dute IrsiCaixa Hiesaren Ikerketa Institutuak, BCN Checkpointek eta Hiesaren aurkako Fundazioak batera egindako ikerketa batean.

Ikerlanean 782 bikote gayk hartu dute parte, eta bikote parte-hartzaileetako bikotekide batek infekzioa zuen. Bi urtetan kondoirik edo bestelako babes neurririk gabe 76.000 sexu-harreman izan ostean, birusaren karga detektaezinak GIBa ezin duela transmititu ondorioztatu du ikerketak. Gainera, probak aldian-aldian egitearen abantailak eta tratamendua ahalik eta arinen hasteko onurak berretsi ditu ikerlanak.

GIBaren aurkako tratamendua asko aldatu da azken urteotan, dagoeneko 30 botika baino gehiago daude horri aurre egiteko.

Tratamenduen garapenari esker, GIBarekin bizi direnen bizi-itxaropena ere luzatzea lortu dute; hala ere, medikuek zein LGTBI kolektiboak estigma soziala desagertu ez dela diote.

"Arbuio arrazoietako bat kutsatua izateko arriskua da; batez ere, ezjakintasunagatik", azaldu du Pep Coll mediku eta ikerlanean parte hartu duen ikertzaileak.

Ikerlana Londresko University Collegek eta Kopenhageko Unibertsitateak bultzatu dute, eta 14 herrialdetako 75 zentrok parte hartu dute horretan.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" sanfermin batzuen aldeko protestan

Bi egun bakarrik falta dira sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturalis eta PETA taldeetako ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, 11:00etan. Kontzentrazio baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu egin ditu bertan bildutakoak.  

Gehiago kargatu