Morazako eraikina hustu eta gero beste 50 gazte kale gorrian daudela salatu dute
Donostiako Harrera Sare Herritarrak eta Modahara kolektiboak salatu dute hirian eta Gipuzkoa osoan ez dagoela baliabide publiko nahikorik kalean bizi diren gazteak artatzeko, bertakoak eta migratzaileak.
Bi talde horiek Donostiako Moraza kaleko eraikina indarrez hustu izana kritikatu dute. Abuztuaren 19an izan zen hori, eta ondorio nagusia omen da orain jende gehiago dagoela kalean bizitzen, eta ez dagoela horiek artatzeko baliabiderik.
Garazi Montsuchi eta Fatima Fernandez bi kolektiboetako bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute Donostian, protesta ekitaldi baten aurretik, eta erakundeei "egoera konpontzeko beharrezko neurriak" hartzeko eskatu diete, eraikina husteak beste 50 gazte utzi dituelako kalean.
Gogor kritikatu dute Moraza kaleko eraikina jendez husteko martxan jarri zuten "polizia dispositibo ikaragarria", eta "Atzerritartasun Lege arrazista"rekin bat egin eta gazte batzuk atzerritartasun agintarien esku utzi izana errefusatu dute.
Albiste gehiago gizartea
Zazpi kilometrorainoko auto-ilarak AP-8an, Irunen, Biriaturaino, udako joan-etorriak direla eta
Larunbat honetako lehen ordutik auto-ilara luzeak izaten ari dira euskal errepideen sarean, abuztuko lehen asteburuko irteera eta itzulera operazioarekin batera.
Lau gizonek 18 urteko neska bat inguratu eta bortxatu dute Ferrolen
Gizon bat atxilotu dute jada. Erasoa Coruñako hiriaren Espainia plazako arkupe batzuetan gertatu zen. Gertakariak asteartetik asteazkenerako gauean jazo ziren, hiriaren erdialdean.
Bilbok hilerria modernizatu du errausketak eta maskotentzako zerbitzuak eskaintzeko
Araudi berria irailera arte egongo da ikusgai, eta heriotza perinatalari ematen zaion tratuari eta erlijio-aniztasunerako guneei buruzko hobekuntzak ere jasotzen ditu, besteak beste.
Adineko bost moja Urduñako komentutik ateratzea eragotzi dute, erlijiosoak Beloradotik bota ondoren
Adineko lekaimeen beharrengatik egokitutako garraio berezi bat prest zuten, baina ezin izan dute erabili, moja matxinoek uko egin baitiote giltzak emateari. Gainera, gaurko operazioa "bahiketatzat eta agintekeriatzat" jo dute moja horiek.
Gasteizko txosnak itzuli dira txandalariak omenduz, eta musikaz eta aldarrikapenez beteta
Txosnagunea Arabako Campusera itzuliko da kontzertuekin, herri-ekimenekin eta TicketBAIren ezarpenaren kontrako protestekin. Bien bitartean, Txosnetako txandalariak izan dira Txosnisariaren irabazleak.
50 boluntario inguruk Barrundian desagertutako 77 urteko emakumea bilatzeko lanekin bat egin dute
Senideek asteartean salatu zuten adineko emakumearen desagerpena. Emakumea Hermua auzoko bere etxebizitzatik atera zen, eta ez dute berriro ikusi.
Zeledonek baditu aterkia, zahatoa eta zapia: "Ez dugu inolako erasorik onartuko"
Maider Etxebarria alkateak "zorterik onena" opa dio Iñaki Kerejazuri. Kerejazuk bigarren urtez jarraian pertsonaia ezagunaren papera egingo du. Bere hitzaldian, alkateak jaiez "arduraz" eta "errespetuz" gozatzera gonbidatu ditu herritarrak.
Katherine Bidegaray, Montanako Auzitegi Goreneko epailea, euskal amerikar komunitatearen ordezkari boteretsuenetako bat da egun, AEBn
Behe Nafarroako familia batean sortua, haurtzaroa Ipar Dakotako mugako belardietan egin zuen, gurasoen arrantxoan. Bidegaray oso kritikoa da Trumpekin eta etorkinen deportazioekin. Emakumearen eskubideen alde egiteagatik ere ezaguna da.
Chikungunya: tigre-eltxoaren gaixotasuna saihesteko gakoak eta aholkuak
Pello Latasak, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak, tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren inguruan mintzatu da. Latasak azaldu duenez, gaitza ez da zuzenean gizakien artean transmititzen; hala ere, badira salbuespenak. Bideo honetan sintomak zeintzuk diren, transmisioa nola ematen den eta gaitzari aurre egiteko gomendioak eman dizkigu arduradunak.
Gatibuk dantzan jarri zuen Boiseko Basque Blocka
Gernikatik Idahora, Gatibuk Jaialdian izan ziren zirenak dantzan jarri zituen bere abestiekin eta taldeak duen energiarekin eta estilo bereziarekin. Kontzertu hunkigarria izan zen, bertaratu zen euskal komunitatearekin konexio sendoa erakutsi zuena.