BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraikin bat hustu dute Getxon, sei edukiontzi erre ondoren

03:30 inguruan izan da sutea, Romo auzoan. Zabaldu den kearen ondorioz, badaezpada hustu dute zentroa. Inork ez du minik hartu.
18:00 - 20:00
Getxoko egoitza bat hustu dute, sei edukiontzik su hartu ostean

Getxoko Romo auzoko laguntza zentro batean bizi diren hamazazpi lagun egoitzatik atera behar izan dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko herri horretako Santa Eugenia kaleko 12. zenbakiaren parean bi edukiontziri su eman eta gero zabaldu den ke-lainoaren ondorioz, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Ez da inor zauritu. 

03:30 inguruan izan da sutea gaur, ostiralarekin, eta Foru Aldundiaren egoitzan bizi diren guztiak bertara bueltatu dira jada.

Argazkia: @cafecongotas (Radio 7)

Nahita piztutako suteak kalteak egin ditu edukiontzien inguruan aparkatuta zeuden lau autotan, eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu du nola piztu duten argitzeko.

Bestalde, sua itzaltzera zihoazen suhiltzaileetako batzuek istripua izan dute, Romo auzoan bertan: kamioi batek aparkatuta zeuden sei kotxe jo ditu, eta eraikin bateko hormaren kontra egin du ondoren. Suhiltzaile bat arin zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Zauri arinak ditu, eta etxean da dagoeneko, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Halaber, Ibaigane kalean, Santa Eugenia kalearen parean, ere, beste bost edukiontzi erre dituzte (hiru erabat kiskalita geratu dira eta bi kaltetu dira). Ertzaintzak ikerketa zabaldu du bi suteak argitzeko.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iruñea, 'Riau-riau' abestiaren erritmoan dantzan

Sanferminetan ohikoa den puntualtasunarekin, igandeko arratsaldeko 18:00etan, ehunka lagunek Udaletxeko plazaren eta San Lorentzo elizaren arteko ibilbidea egin dute 'Riau-riau' abesti herrikoiaren erritmoan, Mutilzarra Peñak antolaturik.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zer hartzen dute Iruñean sanferminetako ohiko hamaiketakoan?

Eguraldia eta umore ona lagun, jende andana bildu da Alde Zaharrean. Iruindarrak bapo-bapo jarri dira arrautza frijituekin, txistorrarekin, tortillarekin, urdaiazpikoarekin eta, jakina, kalimotxoa edo sangria bezalako edariekin. Familiak eta lagun kuadrilak Iruñeko kaleetan eta tabernetan elkartu dira, ohiko hamaiketakoan, indarrak hartzeko.

Gehiago kargatu