Albiste izango dira: Sanferminetako lehen entzierroa, Antxon Alonso Auzitegi Gorenean eta Euskadi zenbakitan 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Iazko sanferminetako entzierro baten irudia. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanferminetako lehen entzierroa: Fuente Ymbro ganadutegiko zezenak izango dira gaur 2025eko San Fermin jaietako lehen entzierroan. Entzierro guztiak zuzenean jarraitu ahalko dira Orain.eus atarian eta ETB1en, 07:45etik aurrera.
- Antxon Alonso Auzitegi Gorenean: Antxon Alonso enpresari gipuzkoarrak Auzitegi Gorenean deklaratuko du astelehen honetan. Servinabar enpresan Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiaren ustezko bazkidea zen bera, eta Guardia Zibilaren txostenetan agertzen da enpresa horren izena, kontratu publikoengatik komisioak ordaintzen zituelakoan.
- Euskadi zenbakitan 2025: Eustat Euskal Estatistika Institutuak Euskadi zenbakitan txostena kaleratuko du, besteak beste, biztanleria eta demografia datuak jasoko dituena.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasterio batetik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat aldiz irauli da.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.