Kike Amonarriz: "Euskaldunok hizkuntza ohituretan euskarazko eskaintzei lekua eman behar diegu"
Azken egunotan barra-barra ikusten dira pare bat jolasi buruzko txioak eta mezuak. Duela gutxi sortu dituzte Berbaxerka eta Wordle jolasak, baina harrera bikaina izan dute egun gutxian. Marc Font informatikariak sortu eta Gorka Salcesek itzuli du lehena; bestea Talaios kooperatibako kideek euskaratu dute. Egunean Behin jolasarekin batera, euskal komunitatea bildu dute bi jokoek.
Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak azaldu du halako ekimenak apartak direla norberak hizkuntza bat ikasteko eta horretan trebatzeko; "umorea eta jolasa oso baliabide egokiak dira". Gainera, "hizkuntzarekiko atxikimendua" indartzeko eta jendartean zabaltzeko ere balio dutela gehitu du: "Erakusten dute badela euskaraz bizitzeko hautua egin duen hizkuntza komunitate trinko samar bat".
Amonarrizek dioenez, Egunean Behin, Berbaxerka eta Wordlek frogatu dute aukera dagoela jolasak euskaraz bideratzeko. Hiru faktore hartu beharko dira aintzat aurrerantzean: horrelakoak sortuko dituen multzo tekniko bat egotea, laguntza eta bultzada administratibo eta ekonomikoa, eta sustapen kanpaina zabalak. "Euskaldunok hizkuntza ohituretan euskarazko eskaintza horiei bere lekua eman behar diegu", gehitu du.
Jolasez gain, beste formatuetako edukien aldeko hautua ere egin behar dela dio. Nahitaezkotzat jo du "euskaratik eta euskaraz" sortutako proposamenak egitea eta munduan zehar arrakastatsuak diren ereduak geure egitea:"Bi alderditan jokatu behar dugu: sortzaile gisa gure eskaintzak egitea eta kanpotik datorzkigun formatuak euskarara ekartzea".
Azken kontu horretan sakondu du Amonarrizek. Izan ere, euskarak, hizkuntza guztiek bezala, formatu desberdinetara egokitzen jakin behar du. "Momentu honetan argi dago pantailetan behar dugula euskarazko eskaintza; jolasak erabiltzen diren bezala, ikus-entzunezkoak euskaraz behar ditugu". Bide horretan, Pantailak Euskaraz mugimendua ekarri du gogora; itzulpengintza sustatu behar da kanpoko produkzioak euskaraz gozatu ahal izateko.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
Azpeitiko ustezko hiltzailearen ibilgailua aurkitu du Ertzaintzak
Ertzaintzak dispositibo zabala abiatu du martxan atzo arratsaldean Azpeitian 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea aurkitzeko. Beste ibilgailu batetik tirokatu zuen gizona, eta bertan hil zen.
Ceutako muga kolapsatzeko Marokok egindako operazio bat izan zela dio Polizia Nazionalak
El Español kazetak zabaldu duenez, Auzitegi Nazionalari bidalitako txosten bat aipatuta, Marokoko jendarmeek Ceutaraino gidatu zituzten migratzaileak. Txosten hori "egia" den galdekatu dio Grande-Marlaska Barne ministroak Poliziaren zuzendari nagusiari.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.