331 pertsona transexualek, erdiak adingabeak, eskatu dute identitate sexualerako dokumentu iragankorra 2016tik
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diren 331 pertsona transexualek, erdia baino gehiago adingabeak, eskatu dute identitate sexualerako dokumentu iragankorra 2016tik. Dokumentu horri esker, euren identitate sexuala aitortuta dute eskatzaileek, Erregistro Zibilean behin betiko aldaketa egin arte.
Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendariak eman ditu datuok Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean. Pertsona transexualak sexu identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Legea erreformatzeko ekarpenak egiteko epea zabalik dago, eta horren kontura eman du informazioa Hernandok.
Zuzendariaren hitzetan, erreforma "aproposa eta beharrezkoa" da. "LGTBI kolektiboaren egoeraren bilakaera egokia izan da, baina oraindik badago zer egina", aitortu du.
Hernandok emandako datuen arabera, nabarmen hazi da eskaera egiten duten adingabeen kopurua. Duela lau urte, 2016an, 15 eskaera izan zituzten (ez zen adingaberik izan eskatzaileen artean) eta 2021ean, 100 izan ziren (% 60 baino gehiago adin txikikoak ziren). 2022 honetan, 28 pertsonek jo dute dokumentua eskatzera (aurten ere, % 60 adingabeak izan dira). Horrez gain, EAEn bizi baina jatorri atzerritarra duten 43 lagunek eskatu dute dokumentua.
Ohartarazi duenez, euskal jendartea irekiagoa da, baina jarrera intoleranteak mantentzen ditu, batez ere intersexualitate edo transexualitate kasuen aurrean. Horren ildoan, Ikuspegiren txostenaren datuak gogorarazi ditu. Horren arabera, bi herritarretik batek iruzkin negatiboak edo zurrumurruak entzun ditu bere joera sexualaren kontura, % 42,5ek irainak entzun dituzte eta % 17,9k mehatxuak. Galdetutakoen % 13,5ek eraso fisikoak pairatu dituzte.
"Giza eskubideen aldeko aldarriak oinak labainkor ditu", deitoratu du Hernandok. Aniztasunaren aldeko mezuak zabaltzearen beharra azpimarratu du eta erakundeen arteko koordinazio "hobe eta handiagoa".
Berdinduk, sexu aniztasunarekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak, artatutako pertsonen datuak ere eman ditu Hernandok. Horren arabera, 2021ean kontsultaren bat egin duten lagunen % 21 transexualak ziren, tartean 66 adingabe. Halaber, aholkularitza eske joandako 81 familiari egin zien arta Berdinduk. Gehienek seme-alaben sexu identitate ez-normatiboek "eragindako kezka eta estutasunak" tarteko jo zuten zerbitzura. Azkenik, ikastetxeetan egindako lanaren berri ere eman du Hernandok: 2.000 irakasle pasatxori eman diete formazioa, eta 159 ikasgeletan (3.220 haur eta nerabe).
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.