EAEko gizartea irekiagoa da, baina jarrera intoleranteak mantentzen ditu
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrak aniztasunaren alde daude, baina, hala ere, jarrera intoleranteak mantentzen dituzte, besteak beste, ijitoen komunitatearekiko eta migratzaileekiko. Hala dio Diskriminazioa eta Aniztasuna Euskal Autonomia Erkidegoan: perspektiba, eremuak eta kolektiboak izeneko ikerketak.
Lana EHUko Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak egin du, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak Sailaren laguntzarekin.
Halaber, euskal herritarren % 24,4k noizbait diskriminazioa jasan dutela adierazi dute. Portzentaje hori % 28,9koa da emakumeen kasuan eta % 19,6koa gizonezkoen kasuan. Gehien errepikatu diren arrazoiak emakumea izatea, jatorria eta adina izan dira.
Ikuspegiren txostenaren arabera, "oro har, euskal gizartean diskriminazio-maila, nabaritutakoa nahiz jasandakoa, txikia da eta aniztasunaren aldeko jarrera handia da". Aniztasun soziala onartzeko maila neurtzeko indizea kontuan hartuta, euskal gizarteak 100 puntutik 72,7 lortu ditu. "Horrek erakusten du zer hobetu badagoela, baina esan daiteke gure gizartea irekia, inklusiboa eta tolerantea dela", dio txostenak.
Edonola ere, agerian geratu da herritarrak ez direla "horren toleranteak" zenbati kolektiborekin, tartean ijitoen komunitatearekin eta pertsona migratzaileekin. Kolektibo horietako pertsonek zailtasunak dituzte, batez ere, etxebizitza bat eskuratzeko. Gazteek ere oztopo gehiago izaten dituzte etxea lortzerakoan. Ildo horretan, herritarren % 82,2k uste dute etxe bat alokatzerakoan aukera berdintasuna bermatuta ez dagoela.
Enpleguari dagokionez, diskriminaziorik handiena emakumeek pairatzen dute. Herritarren % 78,1ek esan dute pertsona guztiek ez dituztela aukera berberak lanpostu bat lortzeko. Eta % 77,6k adierazi dute ardura postu bat eskuratzerakoan aukera berdintasuna bermatuta ez dagoela. Emakumeek, migratzaileek eta ijitoek sufritzen dute, batez ere, diskriminazio hori.
Diskriminazio sexistari dagokionez, hiru emakumetik batek (% 32,2) esan dute Euskal Autonomia Erkidegoan diskriminazio sexista nahiko edo oso ohikoa dela. Galdetutakoen % 65,8k, berriz, ohikoa ez dela uste dute. Beraz, gizonekin alderatuta, emakumeak diskriminazio sexistaz gehiago jabetzen dira.
Horrez gain, emakumeen % 42,5ek adierazi dute emakume direlako lana lortzeko arazo gehiago dituztela. Eta erdiak baino gehiagok (% 55,5) uste dute emakume izatea oztopo bat dela ardura postu batera heltzeko.
Bestalde, Ikuspegik dio diskriminazioa hainbat faktore kontuan hartuta aztertu behar dela, eta adierazle horiek guztiak batuta zaurgarritasuna areagotu egiten dela ohartarazi du. Ildo horretan, generoa, adina eta jatorria nabarmentzen ditu. Baina baliabide ekonomikoak eta itxura fisikoak ere eragina dutela aipatzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.