Nafarroako familiek 100 euroko laguntza jasoko dute hilean 3 urtez azpiko seme-alaba bakoitzeko
45.000 euro baino gutxiagoko errenta (diru-iturri bakarra duten kasuetan) duten Nafarroako familiek 100 euro jasoko dituzte hilean 3 urtez azpiko seme-alaba bakoitzeko. Atzeraeragina izango du neurriak, 2023ko urtarriletik. Familiek diru-iturri bat baino gehiago izanez gero, langa 70.000 eurokoa izango da.
Asteroko gobernu bileraren ondorengo agerraldian jakinarazi du berria Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak. Eman dituen datuen arabera, 9.000 familia inguruk jasoko dute laguntza. Ordainketa bakarra egingo da, urtean 1.200 eurokoa.
Foru Gobernuak 10,7 milioi euro bideratuko ditu dirulaguntza honetara. Maeztuk esan duenez, 2012an kendutako neurri bat berreskuratu dute.
3 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten familien % 65ek jasoko dute laguntza. Harrera familiek ere jaso ahal izango dute, harrera aurreko fasean zein harrera iraunkorrean daudenek.
Aldiz, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren hartzaileek ezingo dute gaur iragarritako diru-saria eskatu.
Epaile batek hala erabakita haurraren zaintza partekatua duten familien kasuan, gurasoen esku egongo da laguntza bietako zeinek eskatu eta jaso erabakitzea.
Azkenik, erroldarena da bete beharrezko beste baldintzetako bat. Laguntza eskatzeko, gutxienez sei hilabetez Nafarroan erroldatuta egon beharko da.
Eskaria bideratzeko, bi modu daude: aurrez aurre, Eskubide Sozialetako Kontseilaritzaren edota gizarte zerbitzuetako udal bulegoetan; edota, online bidez, Nafarroako Gobernuko webgunearen bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Azpeitiko ustezko hiltzailearen ibilgailua aurkitu du Ertzaintzak
Ertzaintzak dispositibo zabala abiatu du martxan atzo arratsaldean Azpeitian 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea aurkitzeko. Beste ibilgailu batetik tirokatu zuen gizona, eta bertan hil zen.
Ceutakoa muga kolapsatzeko Marokoren operazio bat zela dio Polizia Nazionalak
El Español kazetak zabaldu duenez, Auzitegi Nazionalari bidalitako txosten bat aipatuta, Marokoko jendarmeek Ceutaraino gidatu zituzten migratzaileak. Txosten hori "egia" den ala ez galdetu dio Grande-Marlaska Barne ministroak Poliziaren zuzendari nagusiari.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Abuztuaren 1etik 2rako goizaldean, Zentolengo hilerri zaharrean lapurreta eta txikizioak gertatu ziren. Orotara, 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu eta hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.