EHUk Urrezko Domina emango die Nekane Balluerka, Jose Angel Iribar eta Carlos Garaikoetxeari
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreka taldeak ostegun honetan gobernu kontseiluan aurkeztu du Urrezko Domina jasotzeko hiru hautagaien proposamena: Nekane Balluerka EHUko errektore ohia, Jose Angel Iribar Athleticen atezain ohia eta Carlos Garaikotxea Jaurlaritzako lehendakari ohia.
Euren gizatasuna eta euskararekiko nahiz herriarekiko konpromisoa azpimarratu ditu errektoretza taldeak Urrezko Domina emateko, besteak beste. Ikasturte hasierako ekitaldian banatuko dira aitortzak, irailaren 10ean Gipuzkoako campusean egingo den ekitaldian, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.
Nekane Balluerka Lasa (Ordizia, Gipuzkoa, 1966) izan da EHUk errektore hautatutako lehenengo emakumea, eta unibertsitatea eraldatzeko izan zuen rolaz baliatuta, bere lidergoa goraipatu du EHUko errektoretza taldeak.
Errektore zela, unibertsitatearen muina diren prestakuntzan eta ikerketan jauzi kualitatibo eta kuantitatibo nabarmena egin zuen EHUk, eskaintza igoz eta talentua erakartzeko programa berria sustatuz. Gainera, Shanghai rankinean 100 postu gora egitea lortu zuen unibertsitateak, munduko 400 unibertsitate onenen artera jauzi eginez.
Balluerka "lider eredugarria, langilea eta maitatua" dela nabarmendu du, eta "feminismoaren eta berdintasunaren alde" lan egin zuela "indarkeria matxistaren aurkako protokoloa berritu eta ez diskriminazioaren aldeko neurri aitzindariak hartuz". EHU izan zen lehenengo unibertsitatea genero ez bitarra hautatzeko aukera gehitzen ikasleen aukeretan.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak gogoratu du unibertsitateko publikoak lehenengo aldiz emango diola urrezko domina emakume bati Balluerka aintzatetsita.
Bestalde, kirol mitotik harago, Jose Angel Iribarrek (Zarautz, Gipuzkoa, 1943) Euskal Herriarekin eta euskararekin erakutsitako maitasuna eta konpromisoa azpimarratu ditu EHUk, baita bere "konpromiso soziala" ere.
EHUren arabera, "kirola balore eskola gisa sustatzen lagundu du etengabe, batez ere gazteen artean", eta, horrela, "talde lana, pertseberantzia, errespetua eta ahaleginaren printzipioak" nola txertatu dituen aitortu nahi izan du, "bertakoan errotuta, baina mundura irekitako nortasun kolektiboa islatuz, EHUk berak egin ohi duen legez".
Azkenik, EHUko gogorarazi du Carlos Garaikoetxeak (Iruñea, 1938) zuzendu zuen Jaurlaritzak egin zuela Euskal Herriko Unibertsitatea sortzeko urratsa 1980ko otsailaren 25ean. Bada, goi mailako ikasketen alde egindako urrats garrantzitsu hori aitortzea erabaki du EHUren gobernu Kontseiluak, "bere ibilbide politikoan herri honekiko erakutsitako konpromisoaren erakusle; hain justu, lehendakari gisa dimisioa ematera eraman zuen herri konpromisoa".
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.