Bi adingabe inputatu dituzte Corellan, AP-68 autobidera harriak jaurtitzeagatik
Gutxienez lau ibilgailuk kalte handiak jasan zituzten: kamioi batek eta hiru autok. Ekaineko azken egunetan egin zituzten erasoak, guztiak gauez.
Ibilgailu batek kalteak izan zituen AP-68an harri batek jota. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingoak bi adingabe inputatu ditu AP-68 autobidean, Corella parean, ibilgailuei harriak jaurtitzea leporatuta.
Agenteek zaintza-dispositibo bat ezarri zuten inguruan, egileak topatzeko asmoz; izan ere, horien ekintzek "arrisku nabarmenak eragin zituzten autobidearen erabiltzaileentzat".
Gutxienez lau ibilgailuri egin zizkieten kalteak, kamioi bati eta hiru autori. Ekaineko azken egunetan egin zituzten erasoak, guztiak gauez.
Zaintza-dispositiboari esker, Errioxatik gertu dagoen herri batean atxilotu zituzten ustezko erasotzaileak. Adingabeak direnez, Fiskaltzaren esku geratu dira, gurasoak jakinaren gainean jarri ondoren.