Vuelingek bertan behera utzi ditu Bilboko aireportuan lur hartu behar zuten bost hegaldi
Vueling konpainiak bertan behera utzi du arratsaldean Bilbon lur hartzekoak ziren bost hegaldi, AENAk emandako informazioaren arabera. Bost hegaldi horiek Alacant, Bartzelona, Malaga, Eivissa eta Londrestik zetozen.
Hegazkinak Bilbora iritsi ez direnez, Loiutik aireportu horietara programatuta zeuden irteerak ere bertan behera geratu dira, hau da Alacant, Bartzelona, Malaga, Eivissa eta Londresera zihoazenak.
Vuelingek Loiuko pistetarako programatuta zituen beste hegaldi batzuei eusten die hala ere.
Hegaldi horiek bertan behera uztea badaezpadako neurria izan daiteke, gaurko iragarrita dauden ekaitz elektrikoen eta euri-ekaitzen aurrean. Ez alferrik kostaldea kenduta, alerta laranjan da Euskal Herria osoa.