Baionak igande honetan agurtuko ditu bestak, jendetza bildu ondoren
Baionako bestak ohi baino bi aste lehenago hasi ziren asteazken gauean, herriko etxeko balkoitik giltzak jaurtiz bost gau eta lau eguneko parranda abiatzeko.
Jende andana ari da festez gozatzen Baionan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Milaka pertsona bildu dira asteburu honetan Baionan, bestetan antolatu dituzten ekintzez gozatzeko asmoz.
Jai giroa gailendu da egunotan hiri osoan izan diren ekitaldietan: kontzertuak, buruhandiak, barrakak, entzierro txikia, karrozen kalejira eta su artifizialak, besteak beste.
Azken zazpi urteetan bezala, 15 euro ordaindu behar dira Lapurdiko hiriburuko jaietan sartzeko.
Baionako bestak ohi baino bi aste lehenago hasi ziren asteazken gauean, herriko etxeko balkoitik giltzak jaurtiz bost gau eta lau eguneko parranda abiatzeko.
Aturri ibaiaren inguruetan bildutako jendetzaren aurrean Iñigo Etxezarreta ETS taldeko abeslariak eskaini zuen emanaldiaren ondoren, Camille Lou aktoreak eta Aviron Bayonnais errugbi taldeko jokalariek hiru auzoetako giltzak jaurti zituzten.
Leon erregearen agerpenak bertan bildutakoen poza eragin zuen, gogo biziz espero baitzuten balkoitik ohiko agurra egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari labanaz eraso egiteagatik
Biktimak emakumearengandik urruntzeko agindu judiziala urratu zuen, eta zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.
Gizon bat ikertzen ari dira Santurtziko jai-esparruan emakume bati ukituak egiteagatik
Sexu-erasoa ostegun goizaldean gertatu da, eta Ertzaintzak izapideak ireki ditu 23 urteko ustezko erasotzailearen aurka.
Kontroletik kanpo jarraitzen du Nafarroako Petilla Aragoi herria arriskuan duen Zaragozako suteak
Petilla da inguru horretan ebakuatu behar izan dituzten zazpi udalerrietako bat. Guztira, 15.400 hektarea erre dira.
Martxan da Altza eta Galtzaraborda lotzen dituen Topoaren linea berria
Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitu egin da (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxon lurpeko geltoki berria estreinatu ahal izan dute.
Ehunka pertsonak justizia eskatu dute Anderrentzat Santurtzin
Bertaratutakoek "Justizia Anderrentzat" eta "Inpunitate polizialari ez" bezalako mezuak oihukatu dituzte ibilbidean zehar. Geldialdi bat egin dute taser pistola bat erabilita gaztea atxiki zuten lekuan, eta loreak utzi dizkiote haren oroimenean.
Aita Marik 19. misioa abiatu du, "itsasoan giza eskubideak defendatzen jarraitzeko"
EAEn bi hilabetez mantentze-lanak, prestakuntza eta ate irekien jardunaldiak egin ondoren, Itsas Salbamendu Humanitarioaren ontzia Mediterraneora itzuliko da, migrazio-politikak gogortzen ari diren testuinguru batean.
Osasun Sailak Benzogutuna tresna jarri du martxan, bentzodiazepinak behar bezala erabiltzea sustatzeko
Gutun pertsonalizatuak bidaliko zaizkie bentzodiazepinak luzaroan erabiltzen dituzten 20.000 paziente ingururi, insomnioa tratatzeko erabiltzen diren bentzodiazepinak pixkanaka murriztuz edo kenduz joan litezkeen kasuetan.
Adingabe bat ikertzen ari dira Donostian Espainiako selekzioaren elastikoa zeraman pertsona bati eraso egiteagatik
Ertzaintzak beste lau adingaberen aurkako eginbideak ere abiatu ditu, biktimari irain egin ziotelakoan
Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da Azkoitian, baimenik gabe bi adingaberi musu emateagatik
Udalak "gaitzespen irmoa" adierazi du asteartean bi adingabek jasan zuten sexu-eraso horren aurrean, eta "emakumeen sexu-askatasunaren aurkako edozein jokabide matxista" ere gaitzetsi du.
Euskadik biztanle kopuruari eutsiko dio 2075ean, baina hiru euskaldunetik batek 65 urte baino gehiago izango ditu
Eustatek bost agertoki demografiko argitaratu ditu ostiral honetan, eta horietan guztietan adierazten da migrazioa erabakigarria izango dela biztanleriaren bolumenari eusteko.