Melgosa: "Gure gazteen harrobia zaindu ez ezik, ordaindu ere egin behar zaio"
Gazteen talentuari buruz mintzatu da Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Kirol sailburua, Radio Euskadin egindako elkarrizketan. "Gure gazteriaren hezkuntzan egindako inbertsioak Euskadin geratu behar du, soldata duinak ordainduta", aldarrikatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Furgonetan zihoazen bost bidaiariak dira hildakoak, Nafarroako foruzainak denak; Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioi gidaria da zauritutakoa. Errepidea guztiz itxi dute hasieran bi norabideetan; geroxeago errei bat zabaldu dute Irunerantz, baina "arratsaldean zehar" kamioia erretiratu arte beste errepideetatik bideratuko dute trafikoa.
Nafarroako Gobernua Elgoibarko istripu larrian hildako bost lagunen omenezko ekitaldi instituzionala prestatzen ari da
Ezbeharra 09:00ak aldera gertatu da Elgoibar parean. Bost hildako eta zauritu bat izan dira furgoneta baten eta kamioi baten arteko talkan. Furgonetan zihoazen bost bidaiariak dira hildakoak, guztiak Nafarroako foruzainak. Imanol Pradales lehendakaria eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea atsekabeturik agertu dira ezbehar larriaren aurrean.
Honela dago trafikoa AP-8 autobidean, Eibar eta Elgoibar artean, Maltzagako istripuaren ondoren
Errei bat ireki dute Donostiara norabidean, baina zirkulazioa oso zaila da oraindik AP-8an, Eibar eta Elgoibar parean. Istripua izan duen kamioia gauean errepidetik kentzea espero dute.
Asier, Maltzagako istripuaren lekukoa: "Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira"
Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak. Gertatutakoa azaldu du: kamioi bat galtzada batetik bestera igaro da, eta erdibitzailean geratu da, iraulita; istripuaren ondorioz, furgonetak kalte larriak izan ditu.
Elgoibarko istripuan hildako bost bidaiariak foruzainak ziren
Foruzainak Iurretara zihoazen, Ertzaintzarekin formakuntza ikastaro bat egitera.
Hamar urteren ostean, Eibarren zezen-ikuskizunak atzera programatzea gaitzetsi du Haiekin elkarte animalistak
Elkartearen iritziz "atzerapauso handia" da, herriko San Joan jaietan hiru sokamutur saio programatzea, eta ohartarazi duenez "2016an PSE-EEk berak hartutako konpromiso ofizialen kontra doa".
Irungo isuri gutxiko eremua 2028ko udaberrian sartuko da indarrean
Irungo udalbatzak, osoko bilkuran, 30 salbuespen aurreikusten dituen ordenantzari hasierako onespena eman dio. Orain alegazioak aurkezteko epea zabaldu da, eta behin betiko testua aurtengo azken hiruhilekoan onartuko da.
Bi gidari hil dira istripuz astearte honetan Nafarroan
56 urteko motozale bat hil da Izaban, motorretik erorita. 60 urteko gizon bat hil da Esteribarren, ibilgailua bidetik irtenda.
Baldintzak, epeak eta nola eman izena Osakidetzako EPEko azterketetan
Eskainitako 41 kategorietako batean izena emateko gida, pausoz pauso.
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu irailaren 23ra arte
Konpainiak hiru hegaldi eskainiko ditu astean Loiuko eta Newmarkeko aireportuen artean. Zerbitzua joan den udan jarri zen martxan lehen aldiz, eta 14.400 bidaiari baino gehiago jaso zituen 2025ean.