Gatibu, Rozalén, Dupla eta Shinova, Bilboko Aste Nagusian
Bilboko Udalak Abandoibarreko eta Europa parkeko agertokiek Aste Nagusian egingo dituzten kontzertuen egitaraua iragarri du gaur; Janus Lester, Coque Malla, Mocedades, Alcalá Norte eta Kai Nakai ere arituko dira, besteak beste.
Bilboko Udalak hiriko Aste Nagusian, abuztuaren 16tik 23ra, Abandoibarreko eta Europa parkeko agertokien musika programazioa iragarri du gaur, astelehenarekin, udaletxean prentsaurrekoa eginda.
Abandoibarreko agertokia zapalduko duen lehen artista Kai Nakai izango da, abuztuaren 16an; igandean, Janus Lester eta Dupla bikotea izango dira; eta astelehenean, hilaren 18an, Coque Malla, Los Ronaldosekin eta bakarka 40 urteko musika ibilbidea bete duela ospatzen.
Asteartean, hilak 19, Sorotan Bele eta Bilboko Udal Musika Banda arituko dira, eta asteazkenean Mocedades eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
Ostegunean, hilak 21, Alcalá Norte madrildarren txanda izango da, ostiralean Shinova durangarrek joko dute eta larunbatean, abuztuak 23, Linaje nafarrak arituko dira, Aaron Romero Marea taldeko kantari Kutxi Romeroren semearen taldea.
Abandoibarreko kontzertu guztiak 23:30ean hasiko dira.
Europa parkea
Europa parkean, abuztuaren 20an hasiko dira kontzertuak, asteazkenarekin. Rozalén gaztelar kantautorea arituko da egun horretan, eta Gatibuk hartuko dio lekukoa hurrengo egunean, Gaztearen eskutik.
Hilaren 22an, Los 40 Sessions emanaldia egingo dute (Dani Moreno El Gallo eta David Álvarez), eta jaietako bigarren larunbatean DJ Megastar FM (Nia Caro, Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kabello).
Europa parkeko kontzertuak 24:00etan hasiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".