Nortzuk osatzen dute “Deport Them Now” talde neonazia?
Europa osoan migratzaileen aurkako gorroto diskurtsoa bultzatzen duen mugimendua da, eta, antza, Torre Pachecon "magrebtarraren aurkako ehiza" bultzatzen zuen kartela diseinatu zuena.
Azken egunotan Torre Pacheco eskuin-muturreko indarkeria arrazistaren eszenatoki bihurtu da. Astearte honetan, udalerri murtziarrean magrebtarren aurkako "ehizaldia" dei egiteagatik "Deport Them Now talde neonaziko buruzagia atxilotu" ondotik, guztion ahotan dabil mugimendu ultra horren izena, baina… Nortzuk dira?
Polizia iturrien arabera, gorroto hitzaldiak bultzatzen dituen erakunde bat da, eta migratzaileen aurkako "ehizaldi" deiak egiten dituzte. Antza, talde ultra horrek diseinatu zuen Torre Pachecon "magrebtarraren ehiza" bultzatzen zuen kartela.
Sare sozialetan eta Telegram plataforma bidez jartzen dira harremanetan eta magrebtarren aurkako topaketak antolatzen dituzte. Besteak beste, "hemen NN edo Falangea behar da" edo "merezi duzuena emango dizuegu" bezalako mezuak zabaldu dituzte azken egunotan sarean.
Mugimendu honen jatorria oraintsukoa da. Segurtasun-indarrek urte honen hasieran izan zuten taldearen berri, bainba ofizialki maiatzean eman ziren ezagutzera Gallarate hiri italiarrean, Europa osoko ekintzaile neonazien eta alderdi ultraeskuindarren konbentzio batean. Nolanahi ere, Espainiako agintarientzat ezezaguna izan da Torre Pachecoko istiluetara arte.
Orain, Guardia Zibilak bere ustezko burua atxilotu du, Cristian L. F. Ikerketaren arabera, zuzendaritza lanak egingo lituzke mugimendu horretan, eta gorrotoa bultzatzeko delitu batean parte hartzeagatik ikertzen ari dira.
Dagoeneko 14 dira Torre Pachecoko liskarrek eraginda atxilotutako pertsonak.
Espainiako Gobernuak esku hartu du
Sare sozialetan dozenaka kanpaina eta mezu zabaldu ondotik, Espainiako Gobernuak esku hartzea erabaki du eta, adierazi duenez, edukien plataforma horien enpresa arduradunekin bilduko da ondorengo egunetan, “premiaz”; izan ere, sareetan gorroto-kanpainak lehenbailehen eteteko modurik onena zein den aztertu nahi dute eurekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.