Aretxabaletako osasun etxe berriak datorren astelehenean irekiko ditu ateak
Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro inguruko inbertsioa egin du 21 kontsulta eta lau solairu izango dituen zentro berria eraikitzeko. Berritasun gisa, lau solairuetako bat gizarte zerbitzuetara eskainiko da.
Datorren astelehenean irekiko dute Aretxabaletako (Gipuzkoa) osasun etxe berria, udalerriko 7.000 biztanle baino gehiagori zerbitzua emango diena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.
Lau solairuko osasun etxe berria adineko egoitza izan zen eraikinean dago, eta, lehen aldiz Euskadin, batera eskainiko dira udaleko gizarte zerbitzuak eta lehen mailako arretako osasun zerbitzuak.
Eraikin berria lau solairutan banatuta dago, eta horietatik hiru jarduera asistentzialerako izango dira. Azken solairuan, laster udaleko gizarte zerbitzuak kokatuko dira.
5 milioi euro inguruko inbertsioa egin du Eusko Jaurlaritzak, eta osasun zentro berriak 21 kontsulta izango ditu (aurrekoak 14 zituen). aurreko osasun-zentroak zituen 14 kontsulten aldean, eraikin berriak 21 izango ditu. Familia medikuak eta erizainak ez ezik, pediatrak eta ginekologoak eta emaginak ere egongo dira, baita ama-haurren arretarako, erditze prestakuntzarako eta edoskitzerako gelak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.