Bermeoko Madalen Egunetako teilak Palestinaren aldeko elkartasun mezua izango du
Horrekin batera, udalak dei egin die herritarrei Palestinaren aldeko elkartasun sinboloak erabil ditzaten (zapiak, banderak…), “mugak gainditzeko eta konpromiso kolektibo hori ikusarazteko”.
Bermeoko Udalak aditzera eman duenez, aurtengo Madalen Eguneko teilak Palestinaren aldeko elkartasun mezua izango du. Hain zuzen ere, ‘Bermeotik Gazara’ esaldia izango du, Palestinako banderarekin batera.
Urtez urte udalerriko alkateak itsasora botatzen duen teilak sinbologia du. Aurten, are eta bereziagoa izango da.
Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkatea azaldu duenez, aurtengo teilak ‘Bermeotik Gazara’ mezua idatzi izango du, Palestinako banderarekin batera.
Beraz, Euskal Herriko herri batzuetan hasitako Palestinaren aldeko keinu eta aldarrikapenekin bat egitea erabaki du Bermeoko Udalak.
“Aukera paregabea da herritarren sentimendua erakusteko eta palestinar herriak bizi duen sarraskiaren aurka ahotsa altxatzeko, adierazi du alkateak.
Horrekin batera, udalak dei egin die herritarrei Palestinaren aldeko elkartasun sinboloak erabil ditzaten (zapiak, banderak…), “mugak gainditzeko eta konpromiso kolektibo hori ikusarazteko”.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean