Emakumezko bat ikertzen ari dira autoarekin bikotekidea zauritu eta alde egiteagatik
Gertaera ostegun gauean izan zen Gasteizen, eta 23 urteko emakumea larunbatean aurkitu zuen Ertzaintzak. Gizona ospitalera eraman behar izan zuten larri zaurituta. Emakumeak dio gizona jarrera bortitzez autora autora igotzen saiatu zela eta beldurtuta ihes egin zuela, zauri larriak zituela jakin gabe.
Ertzaintza 23 urteko neska bat ikertzen ari da, bikotekide duen mutil gazte bati, zuhurtziagabekeria larriz, lesioak eragitea eta ihes egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Joan den ostegun gauean, Gasteizko Salburua bulebarrean zeuden herritar batzuek larrialdietako telefonora deitu zuten istripu bat gertatu zela ohartaraziz, pertsona bat larri zegoela, eta inplikatutako ibilgailuak ihes egin zuela.
Larrialdi Zerbitzuak bertaratu eta biktimari lehen arreta eman ondoren, ospitalera eraman zuten, zauri larriekin.
Ertzaintzak, berriz, gertatutakoa argitzeko ikerketa hasi zuen.
Bildutako informazioei esker, ibilgailua eta gidaria identifikatu ahal izan zituzten. 23 urteko neska larunbat goizean aurkitu zuten, eta arduragabekeria larriko lesio-delitu bat egotzi diote.
Neska gaztearen bertsioaren arabera, biktima ibilgailura, martxan zela, igotzen saiatu zen, eta, bere jarrera oldarkorrak eragiten zion beldurraren ondorioz, aurrera jarraitzea erabaki zuen, gizonaren egoeraz jabetu gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.