GAZAKO ZERRENDA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei haur gazatar artatuko dituzte Euskal Herriko ospitaleetan

Horietatik hiru Gurutzetako Ospitalera eramango dituzte, bi, Donostiako Ospitalera, eta seigarren bat Nafarroako Ospitalean artatuko dute. Zaragozako aireportu militarrera iritsiko dira arratsaldeko 18:00ak inguru, gaur goizean Jordaniako hiriburutik, Amanetik atera den hegaldi batean.

(Foto de ARCHIVO)

Un niño palestino espera para recibir raciones limitadas de comida en medio de la escasez de alimentos por la ofensiva israelí en el campo de refugiados palestinos de Nuseirat, en el centro de la Franja de Gaza



Europa Press/Contacto/Ahmed Ibrahim

13/7/2025

Gazako haur bat, Europa Pressen artxiboko irudi batean.

Gaixorik dauden bost haur gazatar Euskal Autonomia Erkidegora iritsiko dira ostegun honetan, Defentsa Ministerioak EITBri baieztatu dionez. Horietako hiru Gurutzetako Ospitalera eramango dituzte, eta beste biak, berriz, Donostia Ospitalean artatuko dituzte. Nafarroako erietxeetara ere eramango dituzte haurrak, baina ez dute kopururik zehaztu.

Guztira, 13 haur iritsiko dira gaur arratsaldean. Jordaniatik datorren hegazkina 18:00ak aldera iritsiko da Zaragozako hegazkin-basera. Behin lur hartuta, Espainiako Estatuko hainbat ospitaletara eramango dituzte anbulantzietan, tartean Gurutzetara eta Donostiako Ospitalera.  

Defentsa Ministerioan egindako adierazpenetan, Margarita Robles ministroak azaldu du "hainbat herrialdek hartutako konpromisoa dela gaixo dauden haur gazatarrak lekualdatu eta artatzea”.

"Hegazkinean 13 haur datoz. Batzuk hilabete besterik ez dute, eta gaixotasun larriekin datoz”, azaldu du Roblesek. Ministroak eskertu egin du Defentsa Ministerioak eta Osasun Ministerioak egindako ahalegina, eta espero du etorriko diren haur horiek guztiek behar duten tratamendua izatea.

Gazan, bien bitartean, erasoaldiak bere horretan dirau. Palestinako Osasun Ministerioak eguneratu berri ditu atzo hildakoen kopuruak. Guztira, 111 lagun hil ziren erasoetan, eta horietatik 91, janari bila zihoazela hil zituen Israelgo Armadak. Egun bakarreko zauritu kopurua 800 lagunetik gorakoa izan zen, Osasun Ministerioak jakinarazi dutenez.