Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Donald Trumpek Ormuzko itsasartea irekitzeko Irani emandako epea amaitzeko ordu gutxi falta direnean, AEBko presidenteak presioa handitu du, esanez, itsasartea ireki ezean, “herrialde osoa gau batean suntsi” dezakeela, eta hori “bihar bertan” izan litekeela.
Izan ere, Trumpi ez zaio gustatu Iranek Pakistanen bitartez aurkeztutako bake plana. 10 puntuko dokumentua da, gerra behin betiko amaitzea duena helburu, aldi baterako ezein su-eten erabat baztertuz. Liskarren amaiera, Ormuzko itsasartetik modu seguruan igarotzeko protokoloa eta Iranen gaineko zigorrak kentzea jartzen ditu, beste baldintza batzuen artean, Iranek.
Trumpen ustez, Iranen plana proposamen “esanguratsua” da, baina “ez da nahikoa ona”. Hala ere, Iran "fede onez" negoziatzen ari dela uste du, eta ultimatuma bete baino lehen "akordioa lortzea gustatuko litzaiekeela" ziurtatu du.
Bere gustuko akordiorik ez badago, ordea, Trumpek ohartarazi du herrialdeko zubi guztiak eta zentral elektrikoak bonbardatu egingo dituela, eta “lau orduan” den-dena txikituko dutela.
Igandean, Donald Trumpek atzeratu egin zuen Irani Ormuzko itsasartea berriz irekitzea exijitzeko emandako ultimatuma, eta hasierako 10 eguneko epeari 20 ordu gehitu zizkion, eta astearteko 20:00etan (02:00etan, Euskal Herrian) jarri zuen epemuga berria. Ziurtatu du oraingoan ez duela ultimatuma atzeratuko, eta ikusteko dago zer egingo duen datozen orduetan.
Baina Etxe Zuriko maizterra haratago doa, eta ekintza militarra justifikatzen du esanez irandarrak “haserretu” egiten direla bonbak erortzen ikusten ez badituzte; “askatasuna nahi duten irandarren alde” daudela azpimarratu du: “Irango herria haserretu egiten da bonbak erortzen entzuten ez baditu. Bonbak entzun nahi dituzte, libre izan nahi dutelako. Protesta egitera ateratzen ez badira, hori da badakitelako protesta egiten badute berehala exekutatuko dituztela”, adierazi du.
Bestalde, Teheranek ohartarazi du ez duela negoziatuko "gerra krimenen mehatxupean". “Negoziazioa ez da inolaz ere bateragarria ultimatumarekin, krimenekin edo gerra krimenak egiteko mehatxuekin”, adierazi du prentsaurreko batean Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioaren bozeramaileak.
Trumpek ez du lortzen Iranek amore ematea, eta mehatxuekin jarraitzen du. Planik onena duela dio, baina ez du plana zein den argitzen.
Israelen ohartarazpena
Bien bitartean, Israelgo Defentsa Indarrek (FDI) abisua igorri diete irandarrei, Irango 21:00ak arte (18:00 GMT) trenetan ibiltzea saihestu dezatela esanez, ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
"Irango trenen erabiltzaile guztiei premiazko ohartarazpena. Zuen segurtasunagatik, ez erabili trenak Iran osoan une honetatik hasi eta Iranen 21:00ak diren arte", argitaratu du astearte goizean Israelgo Armadak X kontuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.