Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Christina Koch, Victor Glover eta Jeremy Hansen— historia egin dute, Ilargiaren ezkutuko aldera joan eta Gizakia Lurretik urrunen inoiz egon den tokira iritsita.
Astearte goizaldean Ilargiaren ezkutuko aldera joan dira, Lurretik ikusi ezin den aldera, alegia. Aurreikusita zegoen bezala, Ilargiaren alde ilunetik igaro eta 40 minutuz NASArekiko komunikazioa galdu dute Orion espaziontziko lau astronautek. Tarte horretan, inoiz ikusi gabeko lekuen argazki eta datuak bildu dituzte.
Zehazki, Euskal Herrian 00:44 zirenean eten da komunikazioa, eta, tarte horretan, gizakiak inoiz ikusi gabeko lekuen argazki eta datuak bildu dituzte. 01:25ean berriro ere komunikazioa ezarri dute.
"Zoragarria da berriro Lurraren berri izatea", adierazi du Christina Koch astronautak, NASArekiko komunikazioa berrezarri ondoren.
Halaber, Orion espaziontziak errekor bat ere ezarri du: sekula Lurretik atera eta inork egindako distantzia handienera iritsi da, Apolo 13 misioak 1970an ezarritako marka hautsita. Orduko hartan, 400.171 kilometroko distantziara iritsi ziren, eta, oraingoan, 406.771 kilometroko marka jarri dute.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du. Aurreikuspenen arabera, ostiralean amaituko dute bidaia, Ozeano Barean, San Diegoko (Kalifornia) kostaldearen parean.
Zure interesekoa izan daiteke
Harald V.a Norvegiako erregea hil da
Abuztuaren 17tik zegoen ospitalean, anemia baitzuen. Ostegunean, baina, okerrera egin zuen, odoleko infekzio baten ondorioz.
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.