Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITB Maratoiak 361.665 euro bildu ditu zahartze osasuntsu baten alde

Beste urte batez, ehunka pertsonak eta erakundek euren onena eman dute zahartze osasungarria ikertzeko dirua biltzeko. Guztira, egun osoan zehar, EITB Maratoiak 361.665 euro batzea lortu du, eta kopuru horrek hazten jarraituko du datozen egunetako dohaintzei esker.

18:00 - 20:00

"Bizi bedi bizipoza!" lelopean, aurten bildutako dirua zahartze osasuntsua ikertzera bideratuko da.

Elkartasun uholde bati esker, EITB Maratoiak  361.665 euro batu ditu zahartze osasuntsuaren aldeko ikerketarako

18:00 - 20:00

300.000 euroko langa gainditu dugu! Onenak zarete!

Isabel Octavio ETBko zuzendariak egun handi honen balorazioa egin du

18:00 - 20:00

Bertso artean gainditu da 300.000 euroko langa

“Biba Zuek” saiotik bidalitako 3.000 euroekin 310.000 eurora heldu da EITB Maratoiko kontadorea.

18:00 - 20:00

Atzerako kontaketa hasi da, baina kontadoreak oraindik ere gora egiten segitzen du!

Zakuak gizentzen jarraitzen du, eta martxa ez dadila eten!

Biba Zuek!

Niko Etxarti eta Xabier Amurizari gustatuko al litzaieke 100 urte bizitzea?

Zahartze aktiboa egunero aldarrikatzen dute Niko Etxartek eta Xabier Amurizak; bizipozaren enbaxadoreak dira Euskal Herri osoan. "Biba Zuek!"eko ikusle batek galdetu die ea gustatuko litzaieken 100 urte bizitzea. Eta zuri, gustatuko litzaizuke 100 urte bizitzea?

18:00 - 20:00

Adin guztietako gizon-emakumeak dantzan ari dira Bilbon EITB Maratoiaren alde

14 orduko dantza maratoi bat laguntzen ari da EITB Maratoiaren elkartasun egun handia.

18:00 - 20:00

Eroskiren "zentimo solidarioak" 55.000 euro gehitu dizkio EITB Maratoiaren markagailuari

Eroskiren ekarpenari esker, EITB Maratoiak 216.000 euro baino gehiago bildu ditu dagoeneko!

Tirriki-tarraka bada ere, markagailua gora doa. Dagoeneko 161.290 euro bildu ditugu; noraino helduko? Eskerrik asko!

Aurrera goaz! Dagoeneko 135.450 euro bildu ditugu zahartze osasuntsuaren alde!

127.500 euro batu ditugu jada! Bejondeizuela guztioi!

Euskal gizarteko 150 aurpegi ezagun baino gehiago ari dira jo eta su EITB Maratoiaren call centerrean

Telefonoa jo eta jo dabil goizean goizetik, zahartze aktibo eta osasuntsu baten alde. Eta dohaintza horiek jasotzeko euskal gizarteko 150 aurpegi ezagun baino gehiago daude telefonoaren beste aldean. Beraz, mugi gorputza eta hartu telefonoa… oraindik ordu batzuk badituzue eta zuen aletxoa jartzeko. Dagoeneko 108 000 euro batu dira!

18:00 - 20:00

Niko Etxartek zuzen-zuzenean kantatu du “Euskal rock’n roll” abestia ‘Biba Zuek’ saioan

Maddalen Arzallus, Xabier Sukia eta Mikel Markez izan ditu lagun.

18:00 - 20:00

100.000 euroko langa gainditu dugu jada! Eskerrik asko!

Donostiako dantza maratoiak aurrera jarraitzen du!

14 orduko dantza maratoi batek lagunduta egiten ari da EITB Maratoiaren elkartasun egun handia; jarraitu zuzenean, hemen

Itziar Aizpuru: ''Aktibo egotea da garrantzitsuena, etxean geratu gabe''

Itziar Aizpuru aktoreak 86 urte beteko ditu ostiral honetan, abenduak 19. Bere ustez, aktibo egotean datza zahartze osasuntsuaren gakoetako bat, "etxean geratu gabe".

18:00 - 20:00

Eta batutako dirua gora eta gora doa. Dagoeneko 50.000 eurotik gora batu ditugu! Bejondeizuela!

40.000 euroko muga gainditu eta bildutakoa 40.050 eurokoa da jada

35.070 € lortu ditugu dagoeneko!

Diru bilketa 26.150 eurora iritsi da!

EITB Maratoia

14 orduko dantza maratoia: Mamma mia abestiak Gasteiz dantzan jarri du! 

18:00 - 20:00

Jon Lukas aktoreak EITB Maratoian parte hartzera animatu ditu herritarrak

Orain arte 24.890 euro bildu ditugu!

EITB Maratoia

Miguel Madariagak zahartze osasuntsuaren sekretuak kontatu dizkigu!  

Euskadi Fundazioko presidente ohia EITB Maratoiaren dei gunean ari da herritarren telefono deiak erantzuten. Animatu eta egin zure ekarpena!

Dohaintzak EITB Maratoiaren webgunearen bitartez, BIZUM (33478) edo banku transferentzia bidez eta telefonoz 900 840 750 (doakoa da) egin ahal dira. 

18:00 - 20:00

Kirola, musika eta lan gogorra: 110 urteko Isabel donostiarraren sekretua

18:00 - 20:00

24.890 euro bildu ditugu dagoeneko!

Animatu EITB Maratoiarekin dantza egitera: Gasteizen txanda da orain!

14 orduko dantza maratoiaren barruan, 12:00etatik Gasteizko Boulevard merkataritza gunean ari dira dantzan. Donostiak hartuko du lekukoa, 16:00etatik 20:00etara, Garberan.

Fernando eta Leopoldo, 81 eta 76 urterekin korrika egiten jarraitzen duten beteranoak

18:00 - 20:00

Juanito Oiarzabalek dohaintzak eta ekarpenak egitera animatu ditu herritarrak

Ohi bezala, egunean zehar kultura, kirola, telebista eta bestelako esparrutako 150 aurpegi ezagunetik gora batuko dira telefono deiak hartzera. Telefonoz (900 840 750) ez ezik,  EITB Maratoiaren webgunearen bitartez, BIZUM (33478) edo banku transferentzia bidez egin ahal dira dohaintzak.

18:00 - 20:00

Gehiago eta hobeto bizitzen ikasteko proiektu batean parte hartzen ari dira 65 urtetik gorako 600 bizkaitar

Estudio Biosilver en Biobizkaia
18:00 - 20:00

Odei Jainaga ere dei gunean da

Xabalina jaurtitzaile izandakoak ETBko kameren aurrean adierazi duenez, erretiratutako hainbat pertsonen deiak jaso ditu gaur EITBk zahartze osasuntsuari eskainitako maratoi solidarioa kritikatuz. Gogoan izan, berriki Eusko Legebiltzarrak atzera bota duela  pentsiodunek pentsio duinen alde aurkeztutako herri-ekimen legegilea (145.000 sinadura).

18:00 - 20:00

14 orduko dantza maratoia

Txapeloaz dantzatu dute Iruñean. 09:00etatik 12:00etara Iruñean egingo da dantza maratoia, autobus geltoki berrian; ondoren, 12:00etatik aurrera, Gasteizko Boulevard merkataritza gunean izango da hitzordua.

18:00 - 20:00

18.980 euro bildu ditugu dagoeneko!

Iñaki Gutierrez, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria

18:00 - 20:00

Alberto Martinez, Osasun sailburua: "Orain egiten dugunaren baitakoa izango da biharko gure osasuna"

18:00 - 20:00

14 orduko dantza maratoia: Iruñearen txanda da

EITB Maratoiaren baitan, 14 orduko dantza maratoia abian da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. 

18:00 - 20:00

Isabel Octavio, ETBko zuzendaria: "Denok nahiko genuke zahartzarora iritsi ahalik eta ondoen"

18:00 - 20:00

EITB Maratoia: Ateak zabaldu ditu dei guneak, egin bat elkartasun maratoiarekin!

Isabel Octavio ETBko zuzendariak eman dio hasiera ofiziala EITB Maratoiari, 09:29an.

18:00 - 20:00

14 orduko dantza maratoia

EITB Maratoiaren baitan, 14 orduko dantza maratoia egingo da Hego Euskal Herriko lau hiriburutan.

09:00etatik 12:00etara Iruñean egingo da dantza maratoia, autobus geltoki berrian; ondoren, 12:00etatik aurrera, Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean izango da hitzordua, lau orduko dantzaldiarekin. Donostiak hartuko du lekukoa, 16:00etatik 20:00etara, Garberan. Eta, azkenik, dantza-maratoia Bilbora iritsiko da, San Mameseko geltokira. Bertan 20:00etatik 23:00etara dantzatu ahalko da. 

Hainbat dantza estilotako erakustaldiak egongo dira, eta, batik bat, alaitasuna eta umore ona izango dira nagusi, dantzak gure osasunarentzat dituen onurak agerian uzteko. Hori guztia streaming bidez emitituko da EITBren YouTube kanalean, eta egunean zehar EITBren hedabideetako programa eta albistegiek zuzeneko konexioak egingo dituzte.

Bildutako dirua zahartze osasuntsuaren ikerketarako bideratuko da

Aurten, bildutako dirua zahartze osasuntsua ikertzera bideratuko da. 

Kontua ez da bakarrik urte gehiago bizitzea, urte horiek hobeto bizitzea funtsezkoa da eta. Beraz, osasunez zahartzea desafioetako bat dugu gizartean, eta osasunari erreparatuta; eta, horretarako, ezinbestekoa da zahartzaroaren alorrean ikertzen jarraitzea. Gizartearen transformazioa helburuetako bat izanik, EITBk guztion laguntza lortu nahi du, belaunaldiak batu nahi dituen ekimen honetan.

Iritsi da eguna! EITB Maratoiak egun handia du gaur, zahartze osasuntsuaren ikerketaren aldeko diru-bilketarekin

2025ko EITB Maratoiak egun handia biziko du gaur, "Bizi bedi bizipoza!" lelopean. Dei gunea 09:00etan zabalduko da, eta 150 aurpegi ezagun baino gehiago elkartuko dira bertan. 900 840 750 doako telefono zenbakira deitu ahalko da 09:00etatik 00:30era. Ondoren ere egongo da telefono bidez ekarpenak egiteko aukera: abenduaren 19an eta 20an, 11:00etatik 22:00etara.

Halaber, ekarpenak egin daitezke EITB Maratoiaren webgunean, BIZUM (dohaintza solidarioa: 33478) edo banku-transferentzia bidez (Caixabank ES04 2100 8686 8102 0004 5619, Laboral Kutxa ES56 3035 0450 15 4500005802 eta Kutxabank ES86 2095 0611 00 9120154296 kontuetan), BIZUM bitartez (dohaintza solidarioa: 33478).

EITB Maratoia