65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohartarazi du alkoholaren eta psikofarmakoen ohiko kontsumoaren prebalentzia handia dagoela EAEko 65 urtetik gorako pertsonen artean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez. Txosten horren arabera, gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
Ostegun honetan aurkeztu dute Adikzioei buruzko Euskadiko azken inkestan oinarritutako azterlan aitzindaria, Alberto Martinez Osasun sailburua buru zela, Adikzioen Euskal Kontseiluak Gasteizen egin duen bileran.
Txostenak erakutsi duenez, adineko gehienek ez dute kontsumo problematikorik, baina substantzia jakin batzuk maiz eta modu jarraituan erabiltzen dituzte, eta horrek ondorio larriak ekar ditzake pertsona horien osasunean, bai adinagatik, bai gaixotasun kronikoen presentziagatik, bai eta polimedikazioagatik ere.
Datuak, substantzia motaren arabera
Alkoholaren kontsumoari dagokionez, datuek erakusten dute substantzia hori oso presente dagoela EAEko adinekoen egunerokoan. Gizonen bi herenek eta emakumeen heren batek alkohola kontsumitu dute azken hilabetean, eta gizonen % 40k egunero kontsumitzen dute. Gainera, adinekoen erdien ustez, egunero kopa bat edo bi hartzeak ez du arazorik sortzen. Horrek agerian uzten du arriskuaren pertzepzio txikia dutela.
Psikofarmakoen kontsumoari dagokionez, emakumeek gizonek baino gehiago hartzen dituzte. Ikerketak agerian utzi du adinekoen ia erdiek lasaigarriak, lo-eragileak edo antidepresiboak hartu dituztela noizbait, eta heren batek, gutxi gorabehera, azken urtean hartu dituela. Lasaigarriak eta somniferoak dira gehien erabiltzen diren botikak, oso modu jarraituan erabiltzen dira, eta emakume askok egunero kontsumitzen dituzte. Noizbait kontsumitu dituztenen % 60 inguruk gaur egun ere hartzen dituzte horrelako botikak, adikzioa egon daitekeen seinale. Psikofarmakoen kontsumoa ondoez emozionalaren adierazleekin lotzen da, eta askotan ez da hautematen adikzio jokabide gisa.
Bi substantzia horien konbinazioa bereziki da arriskutsua, Osasun Sailak ohartarazi duenez. Adinekoen % 5 inguruk alkohola eta psikofarmakoak kontsumitzen ditu egunero, eta nahasketa horrek nabarmen handitzen ditu albo-kalteen arriskuak, erorikoak izateko arriskua, narriadura kognitiboa garatzearena, arazo kardiobaskularrak izatekoarena edo ospitaleratzeena. Osasun Sailaren ustez, kontsumo konbinatu hori “bereziki kezkagarria da, eta gertutik zaindu behar da”.
Tabakoari dagokionez, azterlanak erakusten du adinekoen % 8 inguruk tabakoa erretzen duela gaur egun, biztanleria heldu orokorrak baino kopuru txikiagoa. Hala ere, adineko gizonen ia erdia eguneroko erretzailea izan da noizbait bizitzan zehar, eta horrek agerian uzten du inpaktu metatu handia duela bere osasunean. Txostenak azpimarratzen du, halaber, askoz gehiago direla tabakoa uzten duten gizonak emakumeak baino. Hori dela eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak berariaz emakumeei zuzendutako programak indartuko dituzte mendekotasuna gainditzen laguntzeko.
Diru-jokoak
Bestalde, ikerketak erakusten du dirua tarteko den jokoa nahiko ohikoa dela adinekoen artean: % 60 inguruk jokatu du azken urtean, eta ohikoagoa da gizonen artean. Hala ere, kasu gehienetan noizbehinkako praktikak izaten dira, diru-kopuru gutxikoak, eta normalean joko presentzial tradizionalekin lotuta egoten dira, loteria, esaterako. Adin gazteagoetan ez bezala, non online modalitateek arrisku gehigarriak dakartzaten, adinekoen joko problematiko kasuak ez dira asko, eta ez da osasun publikoko arazo bat.
Prebentzioa eta sentsibilizazioa
Osasun Sailak lehentasunezko hainbat jarduera-ildo iragarri ditu. Besteak beste, adineko gizonen alkohol-kontsumoari buruzko sentsibilizazioa indartzea, psikofarmakoen erabilera kronikoa berrikustea, bereziki emakumeengan, eta, halako sendagaiak agintzerako alkohol-kontsumoari buruz sistematikoki galdetzea.
Era berean, lo-ezinari eta antsietateari aurre egiteko esku-hartze ez-farmakologikoak bultzatuko dira, hala nola laguntza psikologikoa edo jarduera fisiko egokitua edo baliabide komunitarioak.
Aldi berean, familiei eta zaintzaileei zuzendutako informazio kanpainak bultzatuko dira, arrisku seinaleak detektatu eta adinekoen ohitura aldaketetan lagundu ahal izan dezaten.
Adikzioei buruzko plana
Euskadin adikzioen arloan lan egiten duten erakunde eta entitate sozial nagusiak biltzen dituen Adikzioen Euskal Kontseiluaren bileran 2023-2027 aldirako Euskadiko Adikzioen VIII. Planaren aurrerapenak ere errepasatu dira, zeinak estrategia integrala hedatzen jarraitzen duen. Mugarri nabarmenen artean daude Kerik gabeko Espazioen Sarea (765 gune), adingabeen ongizate digitalerako "Guraso-sarerik onena zu zara" kanpaina, eta substantziak aztertzeko programak mantentzea, hala nola “ANDEN 1” adikzioei arreta emateko zentro soziosanitarioko kontsumo gainbegiratuko zerbitzuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.
Barakaldon ostegunean tirokatu zuten gizona hil egin da
Osteguneko 20:30ean, Lasesarre futbol-zelaiaren inguruan, gizon batek ibilgailu baten barrutik hainbat aldiz egin zion tiro eskopeta batekin.
Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregitxoaren kasua, hirigintza deliturik eta prebarikaziorik ez dagoelako
Magistratuak uste du higiezina eraistea (2024ko abuztuan egin zen) hirigintza-araudiaren babespean zegoela, eta ondorioztatu du ez dagoela ikertzen jarraitzeko oinarririk. Hamar pertsona ikertu zituzten auzian, tartean EAJko hiru zinegotzi ohi. Testuinguru horretan, Getxoko PPk eta EH Bilduk helegiteak aurkeztuko dituztela iragarri dute.