19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte ostegunean Gasteizen, adingabe bati arma zuriz eraso egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakaria 18:30 aldera jazo zen, Oto hiribidean, eta Ertzaintzaren patruila batek aurkitu zuen biktima. Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman zuten.
Ikerketari esker jakin dutenez, ustezko egileek ibilgailu batean ihes egin zuten, eta handik gutxira atzeman zituzten Murgian. Barruan zeuden bost gizonezko gazteak identifikatu, eta poltsa baten barruan labana bat eta mailuak aurkitu ostean, horiek konfiskatu zizkieten eta atxilotu egin zituzten.
Hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera