50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
Izen-emate epea apirilaren 22ko 14:00etara arte egongo da zabalik. Artxiboko argazkia.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako 23-24-25 EPEan. Martxoaren 23an ireki zen eskaera-epea lehen bederatzi kategorietarako, eta apirilaren 22ko 14:00ak arte egongo da zabalik. Hautagai kopuruak agerian utzi du deialdiaren arrakasta; zehazki, orduko 1.000 eskaera inguru erregistratu ziren lehen egunean.
Zehazki, honako hauek dira lehen eskaintza honetako bederatzi kategoriak: administraria, administrari-laguntzailea, erizaina, erizaintzako laguntzailea, zeladorea, zerbitzuetako langilea, fisioterapeuta eta laborategiko teknikaria eta administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria.
Horrekin batera, gainerako kategorietarako epea aurrerago irekitzea aurreikusten du Osakidetzak.
Guztira, 5.425 plaza ditu eskaintzak, 2.160 plaza berri tartean. Inskripzio prozesua apirilean itxiko bada ere, probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean izango dira. Prozesu honek euskal osasun-sistema publikoko plantilla hainbat lanbide-kategoriatan indartzea izango du helburu.
Bitartean, Osakidetzak gai-zerrenda orokor eta espezifikoei egokitutako galdera-sorta bat argitaratuko du, ikasketetan laguntzeko asmoz.
Berritasun nagusien artean, test motako azterketa bakarra da, alderdi teorikoa eta praktikoa barne hartuko dituena. Gainera, hautagaiek lortutako nota gorde ahal izango dute hurrengo hautaketa-prozesu baterako.
Era berean, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako deialdi paralelo espezifiko bat egingo da lehen aldiz, eta gutxienez 25 plaza izango ditu.
Horrenbestez, Osakidetzak inklusioa bultzatuko du, enplegu publikorako sarbidea bermatu nahian.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera