Txosnak "gune seguruak" izango dira Aste Nagusian erasoak jasaten dituztenentzat
Bilboko Konpartsek egunero txandak antolatuko dituzte erasoa jasan duten pertsonei arreta emateko, leku seguru batera laguntzeko eta, hala eskatuz gero, beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.
Bilboko Konpartsek ostiral honetan aurkeztu dituzte larunbatean hasiko den Aste Nagusirako protokoloak, eta iragarri dute txosnak "erreferentziazko gune seguruak" izango direla jaietan erasoren bat jasan edo ikusten dutenentzat.
Konpartsen federazioak egunero zaintza-txandak izango ditu erasoa jasan duten pertsonei arreta emateko. Harrera "enpatikoa" izango dutela azaldu dute, eta ez dela inor epaituko ezta haren kontakizuna zalantzan jarriko ere.
Laguntza eta arreta
Erasoa jasan duten pertsonak leku seguru batera lagunduko dituzte eta, hala nahi izanez gero, konpartsak beste eragile edo erakunde batzuekin harremanetan jarriko dira, besteak beste, Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuarekin (SMUS) eta Poliziarekin.
Protokoloek eraso sexista, arrazista, faxista, euskarafobo, polizial edo LGTBIfobikoei aurre egiteko jarduerak jasotzen dituzte. Erasoren bat gertatuz gero, goizero egiten diren informazio-mahaietan erabakiko dute konpartsek zer erantzun eman, betiere erasoa jasan duen pertsonaren baimenarekin.
"Erasoek ez dute lekurik"
Bilboko Konpartsek defendatu dute Aste Nagusiak "errespetua, aniztasuna, askatasuna eta berdintasuna" sustatzeko gunea izan behar duela, eta dei egin dute erasoen aurrean antolatzen diren gaitzespen-mobilizazioetan parte hartzera.
Federazioa kezkatuta agertu da azken jaietan kaleko saltzaileek bizi izan duten egoeragatik. Jazarpenak, atxiloketak eta materialaren konfiskazioak salatu dituzte, eta "pertsona guztientzako tratu duina" eskatu dute.
Halaber, euskaldunentzako jai "askeak" aldarrikatu dituzte, eta euskaraz hitz egiteagatik edo zerbitzatzeagatik pertsonak zalantzan jarri edo erasotu dituzten egoerak salatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera