Sagardogileek sagar-bilketa aurreratu dute lehortearen ondorioz, eta aurtengo uzta % 30-35 txikiagoa izango dela aurreikusi dute
Udako lehorteak sagarra heltzea bizkortu du, eta sagar asko erortzen hasi dira jada Euskal Herriko toki ugaritan. Hala, sagardorako sagarraren bilketa hasi da zenbait tokitan, Euskal Sagardoaren arabera 2025ekoa baino % 30-35 txikiagoa izango den kanpaina batean. Gainera, ekoizpenean alde handiak izango dira eremu batetik bestera.
Hasiera batean, 2026a ez da uzta handiko urtea izango, 2025ean ekoizpen handia izan ondoren. Hala ere, Euskal Sagardoaren arduradunek azaldu dutenez, sagarraren bilakaera oso desberdina izaten ari da leku batetik bestera.
Hala, eskualde batzuetan ekoizpena urria da, Gipuzkoako kostaldean edo Bizkaian, adibidez; beste batzuetan, aldiz, Gipuzkoako Goierrin edo Arabako eremu batzuetan, esaterako, ekoizpena handiagoa da. Oro har, gainera, sagarra aurreko urteetakoa baino txikiagoa da, udan ur eskasia izan delako.
Hala ere, uzta txikiagoko urteetan ohikoa den bezala, sagardotegi gehienek espero dute sagarrak usain eta gustu handia izatea. Ezaugarri horiek, dena den, datozen asteetan egiaztatu ahal izango dira, bilketa egin eta fruta prozesatu ahala.
Euskal Sagardoak '2026ko Sagarraren Uzta' aurkeztuko du irailaren 16an, 10:30ean, Villabonako (Gipuzkoa) Otalarrea sagasti esperimentalean. Aurtengo sagar uztaren xehetasun guztiak emango dituzte bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera