Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Ertzaintzaren furgoneta bat, Aste Nagusiko kontrol batean. Argazkia: Europa Press.
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, larunbateko 16:00etatik igandeko 07:00etara, horietako bi ukituak egiteagatik eta beste bat genero-indarkeria egotzita.
Udalak jakinarazi duenez, lau atxiloketa jai-eremuan egin dituzte. Horietako biri sexu-delituak egotzi dizkiete, ukituak egiteagatik: bat Areatzako txosna-gunean atxilotu dute eta bestea Euskotreneko geltokian.
Halaber, pertsona bat atxilotu dute lesio-delitu batengatik eta beste bat telefono mugikor bat ebasteagatik. Telefonoa, baina, berreskuratu egin dute.
Jai-eremutik kanpo, berriz, bost atxiloketa egin dituzte: hiru lapurretagatik, bat genero-indarkeriagatik eta beste bat ebasketagatik.
Aburtok jai seguruak eskatu ditu
Testuinguru horretan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Aste Nagusiko lehen orduotan aurkeztutako salaketen eta atxilotutako pertsonen kopuruak "hobetzeko" deia egin du. Guztira, 61 salaketa egin dira, "iaz baino gutxiago, bai salaketak, bai atxilotuak, eta askoz ere jende gehiago dago".
Hala, ukituengatik eta genero indarkeriagatik egindako atxiloketen inguruan, "Bilboko emakumeak eta Bilbora datozenak nahi duten lekuan seguru ibiltzeko eta dibertitzeko" eskubidea bermatzeko eskatu du, "besteekiko errespetuz beti".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera