Hamahiru pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bigarren gauean; bat, indarkeria matxistagatik, eta hiru, lesioengatik
Jai gunean bi pertsona atxilotu dituzte lesioak eragiteagatik, bat atentatuagatik, beste bat epailearen aginduz, bi lapurretagatik eta beste bi telefono mugikorrak ebasteagatik.
Hamahiru pertsona atxilotu dituzte bart Bilboko Aste Nagusiaren bigarren gauean. Zortzi jai esparruaren barruan, bat indarkeria matxistagatik hartu dute atxilo, eta hiru, lesio delituagatik.
Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, Bilboko Udaltzaingoak zortzi atxiloketa egin ditu jai eremuan, eta bost hiriko beste leku batzuetan.
Jai gunean bi pertsona atxilotu dituzte lesioak eragiteagatik, bat atentatuagatik, beste bat epailearen aginduz, bi lapurretagatik eta beste bi telefono mugikorrak ebasteagatik.
Bestalde, jai eremutik kanpo, atxiloketa bat egin dute indarkeria matxistagatik. Gainera, lagun bat atxilotu dute lesioengatik, bi, lapurretagatik eta beste bat, epailearen aginduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera