MIGRAZIO-KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Ministerioak eta erkidegoek gaur adostuko dute Ceutara txertoak bidaltzea

Bideokonferentzia bidezko bilera izango da, eta puntu bakar bat jorratuko dute, txerto hirukoitz birikoa eta barizelaren, poliomielitisaren, tetanosaren eta difteriaren aurkako txertoak bidaltzearen ingurukoa.

FOTODELDÍA GRAF3107. CEUTA (ESPAÑA), 22/08/2026.- Varios migrantes permanecen acampados este sábado, en la playa El Trampolín de Ceuta (España). Varios migrantes regresaron a pesar de que agentes españoles volvieron a desalojar ayer a los más de mil migrantes que se encontraban en la playa. EFE/ Reduan

Migratzaile askok hondartza hartu dute bizileku. Argazkia: EFE

Espainiako Osasun Ministerioak ezohiko bilera egitera deitu ditu autonomia erkidegoak, astelehen honetan, uztailaren 30ean Marokotik iritsitako milaka migratzaileentzat txertoak bidaltzeko.

Monica Garcia ministroak adierazi duenez, Osasun Publikoaren Batzordearen bilera "joan den asteko ponentziaren jarraipena izango da", "Ceutara txertoak bidaltzeko prozesua errazteko helburuarekin".

Bilera 12:00etan egingo da, bideokonferentziaz, eta puntu bakarra izango du gai-zerrendak: 'Ceutarako elkartasun mekanismoa, txertoen gainekoa'. Hirukoitz birikoa, eta barizelaren, poliomielitisaren, tetanosaren eta difteriaren aurkakoak behar dituzte, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X