15 urtetik gorako EAEko herritarren % 44,2k goi-mailako hezkuntza jaso dute
302.480 pertsonak goi-mailako lanbide-heziketa dute (16 urte eta gehiagoko biztanleen % 15,7); 198.844k, unibertsitate graduak edo diplomaturak (% 10,3), eta 327.112k, lizentziaturak, gradu bikoitzak edo masterrak (% 17).
Ikasgela bat. Argazkia: EITB
EAEko 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 44,2k goi-mailako hezkuntza jaso dute, Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak, alegia. Guztira 850.805 pertsona dira, aurreko urtean baino ehuneko 0,3 gehiago, Eustatek 2025eko datuetan oinarrituta zabaldutako datuen arabera.
Gainera, derrigorrezko hezkuntzako lehen etapa edo beheragoko mailaren bat gainditu dute biztanleen % 35,1ek, 676.310 pertsona, guztira.
Bigarren Hezkuntzako bigarren etapetan eta goragokoa ez diren Bigarren Hezkuntzaren baliokideetan 399.215 lagun ibili ziren 2025ean, hau da, 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 20,7, 2024an baino hamarren bat gehiago.
Talde horren barruan, 387.286 pertsonak bukatu zuten batxilergoa, erdi-mailako zikloko lanbide-heziketa edo baliokideak (16 urte eta gehiagoko biztanleen % 20,1 dira).
Goi-mailako hezkuntzari dagokionez, 302.480 pertsonak zuten goi-mailako lanbide-heziketako ikasketaren bat (16 urte eta gehiagoko biztanleen % 15,7k); 198.844 pertsonak, unibertsitate graduak edo diplomaturak (% 10,3); eta 327.112k, lizentziaturak, gradu bikoitzak edo masterrak (% 17).