Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Saretxek, Donostiako Groseko Etxebizitza Sindikatuak, jakinarazi du Egia auzoko familia baten etxegabetzea geldiaraztea lortu duela. Etxegabetzea hurrengo astelehenean izatekoa zen goizeko 8etan, baina familiak zortzi eta hamar urteko bi adin txikiko ditu eta irteera bi hilabetez atzeratu dute sendiaren egora aztertu eta zaurgarritasun-txostena egiteko.
Noa Goikoetxea Saretxeko bozeramaileak Radio Euskadin azaldu duenez, sindikatuak etxegabetzea "soilik bi hilabetez atzeratzea" lortu du, "egoera aztertzen duten bitartean". Hala ere, uste du "albistea ona" dela eta Saretxeri "jabearekin negoziatu eta etxegabetzea behin betiko gelditzeko lanean jarraitzeko aukera" ematen diola.
Adierazi duenez, azken helburua da pertsona horiek "kontratu berri bat lortzea eta gaur egun dauden etxean geratu ahal izatea".
Sendia sei pertsonak osatzen dute: gurasoek, 10 eta 8 urteko bi haurrek eta aiton-amonek. Zazpi urte zeramatzaten etxean bizitzen eta astelehenean irten behar zuten, "2024an ordaindu gabe utzitako bi hilabeteren ondorioz".
Sindikatuaren arabera, familiak diru-sarrera "oso urriak" ditu. "Gurasoetako batek lan-istripua izan zuen, ebakuntza kirurgikoak egin dizkiote, eta oraindik errehabilitazioan dago", azaldu dute.
Saretxek asteartean azaldu zuenez, "alokairu berri baten bila aritu dira, baina Donostian ezinezkoa da ezer aurkitzea". Beraz, familia horri Kalteberatasun Ziurtagiria ematea eskatzen dute, "29/2026 Errege Dekretuaren edo 'Maricarmen' Errege Dekretuaren arabera" etxegabetzeen aurkako defentsa aktiba dadin".
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea