GERTAERAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bikote bat atxilotu dute, Irunen atrako bat simulatu izana egotzita

Atrako bat simulatu zuten, bikoteko kideetako batek lan egiten zuen tabernako dirua lapurtzeko. Lokalizatzeko agindua eman zutenerako, Burgosen atxilo zituzten biak, indarkeriaz beste lapurreta bat egin izana egotzita.

Polizia Nazionalaren artxiboko irudia
Polizia Nazionalaren artxiboko irudia

Espainiako Polizia Nazionalak atrako baten plantak egin izana egotzi dio beste delitu batengatik atxilotuta zegoen bikote bati. Emakumeak lan egiten zuen taberna batean egin zuen gizonak ustezko atrakoa, 1.600 euro lapurtzeko. 

Gertakariak otsailaren 4an izan ziren, Irungo taberna batean. Ustezko lapurrak establezimendura sartu ziren, eta "indarkeriaz egindako lapurreta" egin zuten. Lokalaren jabeak salaketa jarri zuen, eta agenteek bideoak ikuskatu zituztenean, jokabide susmagarriak antzeman zizkioten langileari. Beste hainbat zantzu aintzat hartuta ondorioztatu zuten lapurreta aurretik hitzartutakoa izan zitekeela.

Ustezko iruzurgileek polizia-aurrekari ugari dituzte. Hasiera batean Irunen bizi ziren, baina Burgosera lekualdatu ziren gero. Irungo Polizia Nazionalak laguntza eskatu zion Burgosko Polizia Judizialari iruzurgileak aurkitzeko, baina ordurako atxilotuta zituzten biak, ustez beste lapurreta bat egitea egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X