Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteslekuak ez ziren bete Kosovon

Kosovon lehen hauteskundeak egin dituzte independentzia aldarrikatu zutenetik, baina parte-hartzea oso txikia izan da.

Kosovon atzoko hauteskunde legegileetan deigarria izan zen parte-hartze eskasa, % 50era ez baitzen iritsi. 2008an independentzia lortu zutenetik lehendabiziko hauteskundeak ziren eta horregatik irrika politiko handiagoa espero zen kosovoarren aldetik.

Egia da Kosovon bizi den serbiarren gehiengoa abstenitu egin dela, baina biztanleen % 10era apenas iristen dira. Beraz, duela bi urte independentzia aldarrikatu zuten kosovarrak eurak dira bozkatzera joan ez direnak. Egia da baita ere Kosovoko ekonomia ez dela erabat abiarazi eta, zentzu horretan, independentziaz geroztik gauzak ez direla ia aldatu.

Hashim Thaci independentziaren liderretako baten alderdi demokratikoak agintean jarraituko du, baina gehiengo parlamentarioa orain artekoa baino justuagoa izango da. Nabarmentzekoa, baita ere, serbiar asko bizi den Mitrovica inguruan, tirabirak espero ziren arren, hauteskundeak normaltasunez egin direla.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X