Gerra zibila Libian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreboltariak 'lurperatzearekin' mehatxatu du Gadafik

Dena den, oposiziokoek Libiako ekialdeko zati handi bat eta mendebaldeko zenbait eremu kontrolpean mantentzen dituzte.
Libiako zati bat erreboltarien menpe egoten jarraitzen du. Efe.

Muamar Gadafiren erregimena erreboltariak gaindituko dituela ziur agertu da eta "lurperatzearekin" mehatxatu ditu, Libiako telebistak pantailan idatzita zabaldutako mezuaren arabera.

"Herriaren Batzorde Nagusiak (Gobernuak) Libiako herria agurtzen du. Ziur gaude irabaziko dugula, horretarako edozein prezio ordaintzeko prest gaude", zioen mezuak. Era berean, erreboltariak Al Kaidari eta atzerriko herrialdeei lotuta daudela errepikatu dute.

Gadafiren aldeko Armadak aurrera egin arren, erreboltariek ekialdeko lur gehienak eta mendebaldeko batzuk kontrolatzen dituzte. Bitartean, Gadafiren eskuetan dauden hirietan errepresioa gero eta bortitzagoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X