Agindu gorria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nazioarteko Zigor Auzitegiak Gadafi harrapatzeko laguntza eskatu du

Auzitegiak "agindu gorria" ezartzeko eskatu dio Interpoli Gadafi atxilotzeko, gizateriaren aurkako krimenengatik.
18:00 - 20:00
Gadafik borrokari eusteko dei egin die libiarrei

Luis Moreno Ocampo Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak “zirkular gorria” ateratzeko eskatu dio Interpoli, Gadafi Libiako buruzagia gizateriaren aurkako krimenak leporatuta atxilotzeko.

Gainera, Saif el Islam diktadorearen semea eta Abdula el Senusi koinatua ere atxilotzeko neurri berdinak hartzeko eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzak.

Herrialdeko matxinaden aurka errepresio bortitza egitea leporatuta harrapatu nahi dituzte Libiako hiru buruzagiak.

Ocampok esan duenez, hiru buruzagiek Libiako erregimenean oinarrizko triangelua osatzen zuten. Gadafik "botere osoa zuen", semea "lehen ministro" bezala agertzen zen eta Senusi "laguntzaile nagusi" bezala.

Auzitegiak ekainaren 27an agindu zien Libiako agintari berriei ihes egindako hiru buruzagiak atxilotzeko.

Ocampok Interpolen, nazioarteko polizia antolaketarik handienaren, lankidetza eskatu du ostegun honetan.

Luis Moreno Ocampo Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak “zirkular gorria” ateratzeko eskatu dio Interpoli, Gadafi Libiako buruzagia gizateriaren aurkako krimenak leporatuta atxilotzeko. Gainera, Saif el Islam diktadorearen semea eta Abdula el Senusi koinatua ere atxilotzeko neurri berdinak hartzeko eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzak. Herrialdeko matxinaden aurka errepresio bortitza egitea leporatuta harrapatu nahi dituzte Libiako hiru buruzagiak.Ocampok esan duenez, hiru buruzagiek Libiako erregimenean oinarrizko triangelua osatzen zuten. Gadafik "botere osoa zuen", semea "lehen ministro" bezala agertzen zen eta Senusi "laguntzaile nagusi" bezala.Auzitegiak ekainaren 27an agindu zien Libiako agintari berriei ihes egindako hiru buruzagiak atxilotzeko.Ocampok Interpolen, nazioarteko polizia antolaketarik handienaren, lankidetza eskatu du ostegun honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X