Gerra Libian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gadafi Argeliako mugatik gertu ezkutatuta dagoela uste dute

Libiako Transiziorako Kontseiluaren arabera, lurraldearen mendebaldean dagoen Ghadamis inguruan ezkutatzen da Gadafi eta tuaregek babesten dute.
Gadafi Libia mendebaldean ezkutatua dagoela uste dute. Argazkia: EFE
Gadafi Libia mendebaldean ezkutatua dagoela uste dute. Argazkia: EFE

Muamar Gadafi Libiako mendebaldean dagoen Ghadamis inguruan ezkutatuta dagoela uste dute Transiziorako Kontseiluko kideek. Ghadamis inguruan ezkutatuta dagoela zabaldu dute bertako iturriek eta Tuaregen tribuek babesten dutela azaldu dute.

"Tuaregen tribuak Gadafi babesten jarraitzen du eta Ghadamis inguruan ezkutatuta dagoen zantzua dugu", adierazi dute Libiako Transizio Kontseiluko iturriek.

Joan den igandean, Argeliako mugaz bestaldetik egindako eraso batean matxinoen zortzi kide hil ziren. Lurraldeko agintari berrien arabera, erasotzaileak nomadak ziren, tuaregak.

Muamar Gadafi Libiako mendebaldean dagoen Ghadamis inguruan ezkutatuta dagoela uste dute Transiziorako Kontseiluko kideek. Ghadamis inguruan ezkutatuta dagoela zabaldu dute bertako iturriek eta Tuaregen tribuek babesten dutela azaldu dute. "Tuaregen tribuak Gadafi babesten jarraitzen du eta Ghadamis inguruan ezkutatuta dagoen zantzua dugu", adierazi dute Libiako Transizio Kontseiluko iturriek. Joan den igandean, Argeliako mugaz bestaldetik egindako eraso batean matxinoen zortzi kide hil ziren. Lurraldeko agintari berrien arabera, erasotzaileak nomadak ziren, tuaregak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X