Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

60.000 lagun hil dira Sirian gatazka hasi zenetik, NBEren arabera

NBEko Giza Eskubideen Goi arduradunak bost hilabete eman ditu ikerketa egiten. Datuak biltzeko zazpi iturri ezberdin erabili ditu, tartean Siriako Gobernua.
NBEk txosten berezia aurkeztu du gaur. EITB.
NBEk txosten berezia aurkeztu du gaur. EITB.

Siriako gatazka hasi zenetik 60.000 lagun hil direla salatu du gaur Nazio Batuen Erakundeak. Martxoan bi urte beteko dira gatazka hasi zenetik.

NBEko Giza Eskubideen Goi arduradunak bost hilabete eman ditu ikerketa egiten. Datuak biltzeko zazpi iturri ezberdin erabili ditu, tartean Siriako Gobernua.

Datu horien arabera, 2011ko martxotik 2012ko azarora 59.648 lagun hil dira Sirian.

Gaur ere hamabi lagun hil dira Damasco hiriburuaren kanpoaldean, horietatik bederatzi haur. Armadak okindegi bat bonbardatu du, Siriako Giza Eskubideen behatokiak jakinarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X