Zer dira arma kimikoak?
Arma kimikoak etsaia hiltzeko, zauritzeko edo gaitasunik gabe uzteko substantzia kimikoen ezaugarri toxikoak erabiltzen dituzten armak dira.
Ez dute lehergaien bidez suntsitzeko ahalmenik, hori da arma nuklearrekin edo ohiko armekin duten ezberdintasun nagusia.
Bestalde, arma biologikoek patogenoak erabiltzen dituzte, hau da, bakterioak edota birusak, gerrarako arma gisa.
Siriako gatazkan arma kimikoak erabiltzen ari ote diren polemikak alerta eragin du nazioartean.
Arma kimiko gisa erabiltzeko gizakiak asmatu duen nerbio-gas bortitzena VX nerbio-gasa da, baina badaude heriotza eragiten duten beste substantzia batzuk ere, tartean mostaza-gasa eta zianuro-hidrogenoa.
Gizakietan eta animalietan behin-behineko gaitasun eza, kalte iraunkorra edota heriotza eragin dezakeen edozein substantzia kimikoren erabilera debekatuta dago.
Lehen Mundu Gerran erabili ziren gas kimikoak eskala handian lehen aldiz. Ypresen Bigarren Guduan hasi ziren 1915eko apirilaren 22an, alemaniarrek kloroarekin Frantziako, Kanadako eta Aljeriako tropei eraso egin zietenean. Harrezkero, 50.965 tona gai kimiko erabili zituzten bi aldeek, biktimen arnas aparatuari kalte egiteko, gas negar-eragile gisa edo larruazalean erredurak sortzeko, hala nola kloroa, fosgenoa eta mostaza-gasa.
Nazioarteak arma kimikoak eta biologikoak erabiltzea debekatu zuen Lehen Mundu Gerraz geroztik.
Hala ere, geroago ere erabili izan dira, besteak bestea, Iranen eta Iraken arteko gerran, 80. hamarkadan, baita eraso terroristetan ere. Tokioko erasoak esaterako, hautsak harrotu zituen. 1995ean, bost eraso bateratutan sarin gasa bota zuten Tokioko metroan.
Debekua
Nazio Batuen Erakundeak suntsipen handiko armatzat ditu arma kimikoak.
Arma kimikoen inguruko Biltzarra arma horiek garatzea, ekoiztea, eskualdatzea, biltegiratzea eta erabiltzea debekatzen duen nazioarteko ituna da.
1993an sinatu zuten eta 1997. urteko apirilaren 29an sartu zen indarrean. Era horretan, arma kimikoen inguruko 1925eko Genevako Protokoloa zorroztu zuten.
Munduko herrialde ia guztiek egin dute bat Biltzarrak esaten duenarekin, baina bost herrialdek oraindik ez dute ituna sinatu: Angolak, Ipar Koreak, Egiptok, Somaliak eta Siriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.