Obamak ez daki Siriarekin zer egin
Obamak egunetik egunera zailagoa du Siriaren kontrako eraso bat agintzea. Inkestek diote, estatubatuar gehienek ez dutela eraso hori nahi.
Atzerrian, Ameriketako Estatu Batuen aliatuek babesa ematen jarraitzen diote lagunak izaten jarraitzen dutela erakusteko, baina aparteko gogorik gabe. Eta errusiaren azken ekimen diplomatikoak are gehiago zailtzen dizkio gauzak.
Errusiak esaten duena da, Siria konbentzitu behar dela bere arma kimikoak nazioartearen kontrolpean utzi ditzan, suntsitu aurreko urrats bezala.
Siriako presidenteak, Bashar El Assadek, jolasean jarraitzen du, eta ez du onartzen Siriak arma kimikoak dituenik, baina mundu guztiak badaki badituela. Are gehiago, Siria da arma kimikoen erabilera debekatzen duen nazioarteko konbentzioa sinatu ez duen herrialde apurretako bat. Mila bederatzirehun eta laurogeita hamazazpian sartu zen indarrean.
Besteak Ipar Korea, Egipto, Angola eta Hego Sudan dira. Israelek eta Birmaniak sinatu zuten, baina ez dute konbentzioa berretsi, eta hortaz sinatu izan ez balute bezala da.
John Kerry Ameriketako Estatu Batuetako atzerri ministroa bera izan zen errusiarrei gauzak eskura utzi zizkiena. Kazetari batek galdetu zion, ia nola ekidin zitekeen Siriaren kontrako amerikarren erasoa, eta Kerryk erantzun zuen akaso posible izango zela, Assadek bere armategi kimikoa entregatzen bazuen, pentsatuz hori ezinezkoa izango zela.
Hala ere, bere kide errusiarrak, Sergei Lavrovek, aukerari eutsi egin zion. Arazoa Siriako arma kimikoak baldin badira, eta kontrolatu edo deusezteko aukera bat baldin badago, nola justifikatu dezake Obamak inork nahi ez duen eraso bat??
Albiste gehiago mundua
Brasilgo Justiziak Bolsonarori orkatilako elektroniko bat jarri dio haren mugimenduak kontrolatzeko, Trumpen mehatxuei aurre eginez
Erabakia Alexandre de Moraes epaileak hartu du. Bolsonarori "justizia oztopatzea" egotzi dio. Era berean, epailearen ahotan, buruzagi ohi ultraeskuindarrak "atzerriko gobernu bat Brasilen aurka egitea eskatu, bultzatu eta lagundu du".
Tomorrowlandek agertoki nagusi berri batekin ireki ditu ateak
Eszenatoki berria sugarrek kiskali zuten jatorrizko eszenatokiaren hezurdura suntsituaren aurrean jarri dute. Oraindik ez da ezagutzen sutearen arrazoia, baina zenbait hedabideren arabera, sua hasi aurretik su artifizialak entzun ziren.
Salvini berriro epaituko dute, errefuxiatuz betetako Open Arms ontzia 2019an Lampedusan porturatzea eragozteagatik
Salvinik, orduko Barne ministroak, Open Arms itsasontzi batek erreskatatutako 147 migratzaile lehorreratzea galarazi zuen 20 egunez. Palermoko auzitegi batek botere-abusu eta askatasun-gabetze karguetatik absolbitu zuen orduko Barne ministroa 2024an.
Poliziak Bolsonaroren etxea miatu du eta AEBetako Gobernuarekin maniobrak egitea leporatu dio, Brasil zigortzeko
Brasilgo Poliziaren arabera, Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiak eta haren seme Eduardok Estatu Batuetako Gobernuarekin maniobrak egin dituzte azken hilabeteetan, "Brasilgo Estatuko agente publikoei" zigorrak ezartzeko eta Gorte Gorena buruzagi ultraren aurkako epaiketa artxibatzera behartzeko.
Etxe Zuriak Maurene Comeyren, Jeffrey Epstein auzipetu zuen fiskalaren, kargugabetzea baieztatu du
Bestalde, Comeyk "arrazoirik gabe" kaleratu dutela salatu du, eta Donald Trump AEBko presidenteari egindako akusazioan, "beldurra tirano baten tresna" dela adierazi du.
Gainpopulazioa Europako kartzeletan
Kontseilu Europarrak kontinenteko espetxeetako masifikazioari buruz ohartarazi du; izan ere, badira plaza erabilgarriak baino preso gehiago dituzten herrialdeak.
Israelek 500 pertsona baino gehiago hil ditu azken bost egunetan Gazan
Gaur goizean bertan, Israelek gutxienez hiru pertsona hil ditu Gazan dagoen parrokia katoliko bakarraren aurka egindako bonbardaketan. Eliza ehunka errefuxiaturen babeslekua da.
Coca-Colak kanabera azukrea erabiliko du AEBn merkaturatzen dituen freskagarrietan, Trumpek eskatuta
"Coca-Colan erantzukizuna duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso erabaki ona izango da. Ikusiko duzue. Hobe da, besterik ez!", esan du AEBko presidenteak.
Erresuma Batuak 16 urtera jaitsi du botoa emateko adina
Neurria 2029rako aurreikusita dauden hauteskunde orokorrak baino lehen sartuko da indarrean. 1969an adin hori 21 urtetik 18ra jaitsi zenetik egin den hauteskunde-erreformarik handiena da.
Itxaropenerako leihorik ez: Askatasunaren Ontzidia berriro itsasoratu da
Handala ontzia igande honetan itsasoratu da berriro Gazako Zerrendara bidean.