Coca-Colak kanabera azukrea erabiliko du AEBn merkaturatzen dituen freskagarrietan, Trumpek eskatuta
"Coca-Colan erantzukizuna duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso erabaki ona izango da. Ikusiko duzue. Hobe da, besterik ez!", esan du AEBko presidenteak.
Etxe Zuriak X sare sozialean zabaldutako irudia. Argazkia: EFE
Coca-Colak Ameriketako Estatu Batuetan saltzen dituen freskagarrietan kanabera-azukrea erabiltzea onartu du, Donald Trump AEBko presidenteak eta Atlantako multinazionalaren arduradunek elkarrizketa bat izan ostean.
"Coca-Colarekin hitz egin dut AEBn kanabera azukrearen erabilerari buruz, eta onartu egin dute", iragarri du handi-mandiak, TruthSocial bere sare sozialean.
"Coca-Colan erantzukizuna duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso erabaki ona izango da. Ikusiko duzue. Hobe da, besterik ez!", gaineratu du Trumpek.
Bestalde, "Coca-Cola gure marka ikonikoagatik Trump presidenteak erakutsitako interesa", eskertu du konpainiak, eta "laster" Coca-Cola produktuen eskaintza berriei buruzko xehetasun gehiago partekatuko dituztela adierazi du.
Multinazionalak bere webgunean azaldu duenez, Ameriketako Estatu Batuetan merkaturatzen duen jatorrizko Coca-Cola formulak bere osagaien artean fruktosa duen arto jarabea du, eta beste toki batzuetan, Espainian adibidez, azukrea erabiltzen du edulkoratzaile gisa.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen erregularizazioa "Espainiari dagokio, baina eragina du haratago”, Von der Leyenen ustez
Trumpek, bere bozeramaile berriari: "Ni zu banintz, karguan jarraitzea ala ez hausnartuko nuke"
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango