Hauteskundeak Hungarian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Viktor Orban eskuindarrak irabazi ditu Hungariako hauteskundeak

Eskuindarrak botoen % 44,5 lortu ditu, eta zentro-ezkerreko koalizioak, berriz, botoen % 23,51 lortu ditu.
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren Fidesz alderdiak irabazi ditu Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak, botoen % 44,5 eskuratuta, Hungariako Hauteskunde Bulegoak botoen % 97 zenbatuta emandako datuen arabera.

Zentro-ezkerreko koalizioak botoen % 25,9 eskuratu ditu, eta Jobbik alderdi ultraeskuindarrak, berriz, boto-emaileen % 20,7ren babesa jaso du. Beste Politika bat Posible da alderdi ekologistak ordezkaritza izatea lortu du, botoen % 5,2 eskuratuz.

Hungariako Hauteskunde Bulegoaren datu ofizialen arabera, parte-hartzea % 60,3koa izan da, duela lau urteko hauteskundeetan baino 4 puntu txikiagoa.

Hungarian 06:00etan zabaldu dituzte hauteslekuetako ateak, deituta zeuden zortzi milioi lagunek botoa eman dezaten.

Hauteskunde lege berriaren arabera, Budapesteko Parlamentuko eserleku kopuruak behera egin du, 386tik 199ra, eta hauteskundeak itzuli bakarrean egingo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X