Prezioa eta balioa
"Eskubidea dut", "Giza Eskubideen aldarrikapenak hori dio"… Horrelakoak sarri entzuten ditugu, eta guk ere askotan esaten ditugu. Baina eskubidea eta zuzenbidea zer diren zehaztea ez da erraza; nondik datorkien zilegitasuna ez dago beti garbi; eta ziurtzat jo daiteke gehienetan ez direla berdin erabiltzen.
Amurabi, Erromatarren Zuzenbidea, Habeas Corpus,Frantziako iraultzako "Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna"… Asko izan dira historian arauak eta eskubideak finkatzen ahalegindu diren doktrinak eta legediak, baina Bigarren Mundu Gerran gertatutako sarraskiak eraman zuen gizateria Giza Eskubideen Aldarrikapena egitera. Horrelakorik berriro gerta ez zedin.
Pertsona guztiok libre jaiotzen gara,libre eta eskubide guztien jabe. Berdinak, arraza, sexu, hizkuntza edo jatorri ezberdina izan arren. Gure bizitza errespetatu beharra dago, ezin gaituzte esklabo gisa erabili, errugabeak gara aurkakoa egiaztatu arte. Familia osatzeko eskubidea dugu, egunero jateko, lan duina izateko, gure osasuna zaintzeko eta babesteko, eskolara joateko, fundamentuzko etxea edukitzeko… Eskubide horien jabe guztiok gara, Munduan bizi garen 7.100 milioiak.
Baina eskubideek preziorik ba al dute? Zenbat balio du Nazio Batuek aldarrikatu eta guztiok onartu duguna betetzeak? Ez al dute eskubide bera Finlandiako umeek eta Burkina Fasoko neska-mutikoek? Nigerreko haurrek egunero jaten ote dute? Maliko neskak eskolara joaten al dira? Etiopiako Gobernuak ba al du dirurik ospitaleak eraikitzeko?
Pertsonen arteko berdintasuna, aukera bertsuak izateko modua finkatzeko, bi dira oinarriak: hezkuntza eta osasuna. Ikasteko aukerak, hezkuntza egoki bat izateak, emango dizkigu tresnak aske izan eta bizitzan aurrera egiteko. Gure osasuna guztiaren oinarria da, osasuna ez badugu beste guztia ia alferrikakoa baita.
Baina ezinbesteko bi eskubide hauek asetzea zaila eta garestia da. Europako herrialdeek aurrekontuen % 10 inguru erabiltzen dute osasun arloan (Frantziak 220 mila miloi euro urtean), baina diru hori lortzeko zergak bildu beharra dago, eta zergak biltzeko jendeak lana eta ondasunak izan behar ditu.
Afrikako herri gehienetan ezin dituzte zergak bildu, jendeak ez duelako ezer. Gutxi batzuk asko dute, baina normalean dirua handik kanpo izaten dute. Ondorioz, gobernuek ezer gutxi dute herritarren oinarrizko beharrei aurre egiteko, eta diru apur bat dagoenean ustelkeriak xahutzen du gehienetan.
Eskubideak aldarrikatzea funtsezkoa da, baina aldarrikapena bideratzeko dirua eta baliabideak ezinbestekoak dira, eta gaur egun gizateriaren gehiengo handi batek ezin du dagokion hori ordaindu.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.