Gu eta beraiek
Orain dela 20 urte Bosnia-Herzegovina mundu guztiko komunikabideetan azaltzen zen orduoro, Europako telebista eta irratietan eztabaidagai eta aztergai nagusi bilakatu zen han gertatzen zena. Sarajevo erresistentziaren ikur eta irudi bihurtu zen. Parlamentua sutan, ogia erosteko ilaratan jendea hiltzen …. Mundu guztiko intelektual eta idazleak joan ziren bertara euren elkartasuna adierazteko eta batez ere bosniarren borroka goraipatzeko, askatasunaren eta burujabetzaren alde borrokan ari zirelako Yugoslavia zaharreko ahulenak.
Bosniakoa izan zen etxeko sukaldera ekarri ziguten lehen gerra. Egunero ikusten genituen leherketak, gorpuak, negarrak eta sufrimendua.Eta jende hura gu bezalakoa zen, antzerako aurpegiak zeuzkaten, antzerako arropak, antzerako etxeetan bizi ziren. Eta gure modukoak ziren haiek izugarrikeria beldurgarriak egiten zituzten, elkarrekiko gorroto harrigarria erakutsi zuten, errukia ez zen inon azaltzen. Garbiketa etnikoa entzuten genuen behin eta berriz, han etnia diferenterik ikusten ez bagenuen ere. Bortxaketa gerra arma gisa erabiltzen hasi ziren, "etsaiaren umea izatea omen delako gerta dakizuken gorrotagarriena". Gobernuz kanpoko milaka erakunde joan ziren bertara laguntza eskaintzera, baina Nazioartearen, batez ere Mendebaldearen jokaera lotsagarria izan zen. Srebrenican ustez Nazio Batuetako Kasko Urdinen babespean zeudenak inguratu, atxilotu,torturatu eta hil egin zituzten, 16 eta 60 urte arteko 8.000 gizonezko autobusetan eraman eta desagertarazi zituzten…
Guzti hori izan zen Bosnia-Herzegovina, onenerako eta txarrenerako eredu, gizakion oinarrizko galdera eta kezken borroka toki. Baina halako batean gerra amaitu zen, ez zen bakea iritsi, baina jendea ez zuten kale erdian hiltzen. Halako batean kasko urdinak eta giza laguntzarako erakundeak zereginik gabe geratu ziren. Daytongo bake akordioetan Nazioarteak gerra gehiegikerien ondorioz sortutako mapa onartu zuen, diru asko bidali zuen, batez ere 1996 eta 1998 bitartean. Baina diru hark ez zuen ezer konpondu. Ekonomiak gezurrezko hazkundea izan zuen, ustelkeria zirrikitu guztietatik sartu zen eta bake akordioek eraikitako egitura instituzionalak ezinezkoa bihurtu zuen jarduera bai politikoa,baita ekonomikoa ere.Aurtengo otsailean Bosnia-Herzegovinan izandako protestetan kalera irtendako jendeak zion "lehen" hobeto bizi zirela eta lehen hori Broz Titoren garaia zen, Yugoslavian agintea eta legeak zeudenean, Yugoslavian jendeak lana eta egunero jatekoa zeukanean, Yugoslavian hurrengoko egunean zer gertatuko zen bazekitenean. Mendebaldeak, aldiz, ahaztu du Bosnia. Orain dela 20 urte mota guztietako azterketak egin zituzten iraganaz eta orainaz, etorkizunaz eta egin beharrekoaz, baina gaur egun Sarajevon ez dago intelektualik, idazleek ez dute bertara joateko denborarik, eta han langabezia % 44 da, batez besteko soldata 400 eurokoa eta lautik bat miseria egoeran bizi da.
Bosniarrek diote ahaztu egin ditugula, baina guk ez dakigu zer nolako oroimenari eutsi behar diogun.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.