Terrorismoaren aurkako borroka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau lagun atxilotu dituzte Grezian, Belgikako jihadistekin lotuta

Hala ere, atxilotuetako biren ustezko harreman hori ukatu du Belgikako Fiskaltzak igande honetan.
Belgika terrorismoaren aurkako operazioa. Argazkia EFE
Belgikan aste honetan egindako operazioa. Irudia: EFE

Greziako Poliziak arabiar jatorriko lau pertsona atxilotu ditu, ostegunean Belgikan desegindako talde jihadistarekin harremana izatea egotzita. Polizia operazio hartan, ustezko bi terrorista hil ziren.

Greziako hedabideei egindako filtrazioen arabera, atxilotuen artean dago zelularen burua izan litekeena -27 urteko gizona-, eta berari egozten diote Belgikako taldearen ekintzak koordinatzea.

Belgikako hedabideek baieztatu dutenez, Greziatik telefono deiak egiten zituen gizona Belgikako polizia operazioan hil zirenetako baten anaia da.

Informazio horien arabera, atxilotuta Abdelhamid Abaaoud da, jatorri marokoarra duen belgikarra, Estatu Islamikoaren alde borroka egitera Siriara joana, eta orain Grezian bizi dena.

Poliziak telefono entzuketen bitartez jakin du desegindako zelula jihadistak Belgikan atentatuak egiteko asmoa zuela. Halaber, Poliziak taldearen barruko funtzionamendua nolakoa zen jakin ahal izan du.

Belgikako polizia operazioaren ondotik, bertako Fiskaltzak karguak aurkeztu zituen atzo hamahiru atxilotuetatik bostentzat.

Poliziak Greziako hedabideei egindako filtrazioen arabera, gaur Atenaseko auzo batean atxilotutako gizonaren deskripzioa bat dator Belgikatik bidalitakoarekin.

DNA laginak eta hatz-markak hartu dizkiote atxilotuari, eta material hori guztia Bruselara bidali dute, gizon bera dela egiaztatzeko.

Ez dute gainerako hiru atxilotuen gaineko informaziorik zabaldu, baina in.gr atariaren arabera, ez dago argi jihadistak direnik.

Belgikako Fiskaltza

Bestalde, Belgikako Fiskaltza federalak igande honetan iragarri duenez, atzo Grezian atxilotu zituzten lau pertsonatik bik ez dute Belgikako talde yihadistekin inolako harremanik.

"Greziako Poliziarekin hainbat elementu aztertu ostean, guri dagokigun afera horretan zerikusirik ez dutela baieztatu dezakegu", esan du Fiskaltzaren bozeramaile batek.

Belgikako hainbat komunikabidek argitaratu zutenez, Siriatik etorritako borrokalari jihadista ohi batek gidatzen zuen Greziatik Belgikan ostegunean desegindako talde jihadista.

alde jihadista.

Zure interesekoa izan daiteke

Manifestación Minnesota
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka manifestari atera dira kalera Minneapolisen, immigrazi agente batek Renee Good tiroka hil izana salatzeko

Milaka manifestari atera dira larunbat honetan berriro Minneapoliseko erdiguneko kaleetara protestan, Immigrazioa eta Aduanak Kontrolatzeko Zerbitzuko agente batek emakume bat hil ostean pasa den asteazkenean. Minnesotako Etorkinen Eskubideen aldeko Ekintza Batzordeak deitu du manifestazioa, hilketa izan zen tokitik oso gertu.  Bertako buruzagiek, Tim Walz gobernadoreak barne, Minnesotako Atxiloketa Kriminalen Bulegoa auzian inplikatzeko beharra defendatu dute, baina erakunde horretatik salatu dute Ikerketa Bulego Federalak (FBI) betoa jarri diela kasuarekin zerikusia duen materiala eskuratzeko. FBIk bere esku bakarrik utzi du ikerketa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Larramendi, Groenlandian bizi den euskal herritarra: "Harridura, beldurra eta haserrea dago; ez gaude salgai"

Abenturak eta esplorazioak 1986an eraman zuten lehen aldiz Ramon Larramendi Groenlandiara, eta han bizi da duela 40 urtetik. Adierazi duenez, Donald Trumpek uhartea erosteko egindako mehatxuek eta desioek aldaketa handia eragin dute groenlandiarren  iritzian (% 80, inuitak), duela urte batzuk arte nahiko "pro-amerikarrak" baitziren. Orain, ordea, sentimendu hori "erabateko gaitzespenean eraldatu da". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X