Argentinako egiturak
Argentinan, fiskal bat hilda azaldu da. Fiskal horrek estatuko agintari gorenari, presidenteari, politiko bati, lepora dakiokeen deliturik larriena leporatu zion, bere eskumenak eta eragina erabili izana historian zehar herrialde horretan gertatu den atentatu larrienaren egileak babestu eta era berean bere helburu politikoak eta ekonomikoak lortzeko. Fiskalaren aldekoek presidente horri leporatu zioten heriotzaren edo hilketaren erantzukizuna, berehala presidenteak esan zuen ez zuela uste fiskalak bere buruaz beste egin zuenik, lehendabizi erabili egin zutela eta ondoren hilda etekin handiagoa aterako ziotelako eta presidentearen aurka erabiltzeko balio handiagoa izango zuelako.
Gero jakin genuen fiskalak egin zituen salaketak egiteko, zerbitzu sekretuek emandako informazioa erabili zuela eta ez bere kabuz lortutakoa.Hilabete lehenago presidenteak zerbitzu sekretu horietako burua bota zuela eta guztia mendekua izan zitekeela. Ondoren zabaldu zen orain dela 21 urte egindako atentatu larri hura ez dela argitu besteak beste poliziak eta ikerlariek ez dutelako benetako interesik izan zer gertatu zen jakiteko. Urte hauetan behin eta berriz salatu da epaileak eta fiskalak borrokan izan direla, bakoitzak izendatu duen politikoa edo alderdia defenditzen egia ahaztuta. Atentatua izan zen garaian agintari gorenak zirenek atentatuaren eragileak eta egileak babesten saiatu zirela eta benetako atentatugileak zeintzuk ziren jakin ez zedin zurrumurruak eta informazio faltsuak zabaldu zituztela, gehien bat atentatua han bertan antolatu eta burutu zela erakusteko eta ez zutela kanpoan antolatu eta kanpotarrek egin.
Ordezkari politikoak, epaileak eta fiskalak,p oliziak,armada buruak ,zerbitzu sekretuak, enpresariak, sindikatu buruak… Estatuaren ustezko ordezkariak eta arduradunak, ustez herritarren askatasuna eta segurtasuna babestu behar dutenak, Munduaren aurrean herri horren irudia direnak… Guztiak azaltzen zaizkigu borrokan, baina ez gizarte hobe baten alde, ez demokrazia sendotzeko, bakoitzak berea lortu eta gordetzeko. Urtetan erakundeen arduradunek, estamendu gorenetako ordezkariek, bizitza eta oinarrizko ongi izatea ziurtatu behar zituztenek arau eta mugarik gabeko borroka zikinena izan dute,guztiak balio izan du norberaren helburuak lortzeko, 85 pertsonen hilketak edo lapurreta basatienak txikikeriak izan dira. Axola al dio fiskala hil egin duten edo bere buruaz beste egin ote duen?
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.