Onak eta txarrak
Aste honetan 50 urte bete dira Winston Churchill hil zela. Hori dela eta, asko izan dira bere bizitza, lana eta oro har egindakoak gogoratu dituzten komunikabideak eta saio bereziak. Churchill izan zena eta egin zuena aipatzerakoan alde guztietan gauza bera entzun edo irakurri dugu: orduko politikoak, orduko buruzagiak gaur egungoak baino hobeak, sendoagoak ziren, sinesgarritasun handiagoa zeukaten, arazoei aurre egiteko tresnak eta baliabideak zituzten eta herritarrak euren atzetik jarri zitzaketen gizarte osoarenak ziren helburuak lortu eta ametsak betetzeko.Gaur egungoak aldiz eskasagoak dira, nortasun gutxikoak, komunikabideei eta inkestei begira bizi dira, ez dute ez nortasunik, ez askatasunik egin beharrekoa egiteko …
Historian zehar zer gertatu den jakitea ez da batere erraza, baina azken ehun urteak, XX. mendea, aztertzeko aukera badugu, eta gizaldi horretan gertatutakoak oso ezagunak dira eta ez dirudi sarri esaten dugun hori betetzen denik. Politiko eta lider handi horiek bi gerra beldurgarritara eraman zuten Europa, gizateriak ezagutu dituen gatazka izugarrienetara. 1929an ezagutu dugun krisi ekonomiko larriena bizi izan genuen, milioika pertsona pobre bihurtu zituen krisiak eta ondoren etorritako gerra eragin. Historian "handien" zerrendan diren politiko eta buruzagi horiek zeuden orduan agintean, beraiek dute erantzukizun osoa onerako eta txarrerako eta ez dirudi beraiek zuzendu eta antolatutako gizarte haiek hobeak zirenik.
Gero Nazio Batuak etorri dira, Europar Batasuna, Europako Ekialdeak gerrarik gabe ezagutu duen denboraldi luzeena, ongizate gizartea, giza eskubideak, gizarte orekatuagoak … Esan ohi da gerra eta gatazka garaietan gizakiaren onena eta txarrena azaleratzen dela, muturreko egoeratan ateratzen zaigula egoera normaletan pentsaezina dena, barruan dugula jakin ez dakiguna ere sortzen zaigula … Azken 30 urtetan Mendebaldean herritarrak agindu eta ordezkatu dituzten politikoak "normalak" izan dira eta dira, ez dute aparteko dohainik seguruenera, baina normaltasun hori kudeatzen jakin izan dute egoera konponezinetara eraman gabe euren gizarteak … Eta garai bateko liderra zirudiena sortu denean ezin izan ditu agindu eta espero genuena bete, itxaropena etsipen bilakatu da eta arruntena eredugarri.
Garai bakoitzeko politikoak ordezkatzen duten gizarte horren irudi dira, ez hobeak ez okerragoak. Britainia Handiak gerra irabazi zuen Churchillen indarrak kemena zabaldu zuelako gizartean, baina batez ere herritarren adore, borroka eta ausardiari esker.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.