Fronte Nazionala sendotzen ari da Frantzian
Departamenduko Hauteskundeen lehen itzuliak baieztatu du Fronte Nazionala, alderdi garrantzitsua dela Frantzian. Europako Hauteskundeetan lortu zuen botoen % 25ari eutsi dio, bigarren indar politikoa da, Alderdi Sozialista hirugarren postuan utziz. Eta orain arte zuen departamentuko kontseilarien kopurua gainditu du. Gutxigatik ez du errepikatu Fronte Nazionalak Europako Hauteskundeetan lortu zuen lehen postua, hain zuzen, Sarkozy presidente ohiak, eskuin tradizionala berrindartu duelako.
Ezker tradizionala, alegia, Alderdi Sozialista, berpiztuko duenik ez dago. Botoak galdu ditu, kontseilariak galdu ditu, departamenduak galdu ditu eta Fronte Nazionaletik tarte handira gelditu da, orain urte batzuk, inork pentsatuko ez zuen egoera batean.
Bigarren itzulia falta da, eta orain arte ohikoa zen, Fronte Errepublikanoa deitu denak emaitza onak lortzea. Alegia, bigarren itzulian ezkerreko hautagai batek Fronte Nazionaleko bati aurre egin behar bazion, eskuinak ere ezkerreko hautagaiari botoa ematen zion, Le Penen alderdia geldiarazteko. Eta gauza bera gertatzen zen Fronte Nazionaleko bat eskuineko hautagai batekin lehiatzen bazen, ezkerrak bere alde egiten zuen.
2002ko presidenterako hauteskundeak deigarrienak izan ziren, ezkerrak Chirac eskuindarraren alde egin zuenean, Jean Marie Le Peni bidea ixteko. Baina, kontuan hartu Sarkozyk orain arte esan duena: bigarren itzulian, bere hautagairik ez dagoen eskualdeetan, berak ez duela Fronte Nazionala edo Alderdi sozialistari botoa emateko deirik egingo. Beste modura esanda, Fronte Errepublikanoa hautsi dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa penala ireki dute Urtezahar gauean Suitzan su hartu zuen tabernako nagusien aurka
"Zabarkeriaren ondorioz gertatutako giza hilketa, gorputz lesioak eta sutea" leporatu dizkiote bikoteari, Canton de Valaiseko Poliziak jakinarazi duenez. Zigorra ezagutu arte baina, errugabetasun presuntzioa aplikatuko zaie biei.
Euskadin bizi diren venezuelarrek etxera bueltatzeko aukera izango dutela uste dute
Venezuelatik etorritako milaka pertsona bizi dira Euskadin, eta horietako asko Nicolas Maduroren gobernuaren aurkakoak dira. Itxaropentsu agertu dira gertatutakoarekin, eta trantsizio baketsu bat espero dute.
"Irtenbide baketsua" eta "demokrazia itzultzea" eskatu du Jaurlaritzak Venezuelarentzat
EAJk eta EH Bilduk "nazioarteko legedia errespetatzeko" eskatu dute. PSE-EEk ez du adierazpenik egin, eta PPk "zuhurtzia" eskatu du. Podemos Euskadiren arabera, "indarkeria ezin da tresna politikotzat hartu eta ezin dira erasoak justifikatu.
AEBk Venezuelaren aurka egindako erasoak nazioarteko zuzenbidearen arau guztiak hautsi dituela diote adituek
AEBn narkotrafikoaren aurkako erasotzat jo badute ere, Trumpen benetako helburua Venezuelan aldaketa politikoa lortzea da, adituen ustez.
Nazioartearen erreakzioak AEBk Venezuelan erasoa egin ostean
Errusiak "oinarririk gabeko aitzakiak baliatuta" egindako "eraso armatua" izan dela salatu du, Espainiak "deseskalatzea eta moderazioa" eskatu ditu, eta Argentinako presidenteak pozik hartu du erasoa.
Trumpek Nicolas Maduro atxilotu dutela jakinarazi du
AEBko presidentearen arabera, gaurko erasoak "arrakasta" izan du. Marco Rubiok esan du Maduro AEBn epaituko dutela.
AEBk aireko erasoa egin du Venezuelan
Hainbat leherketa izan dira larunbat goizaldean Caracasen, baina ez dute xehetasunik eman. Venezuelak Donald Trump presidentearen gobernuaren "mehatxuak" salatu ditu, Kariben AEBko soldaduak hedatu eta lurreko erasoak egiteko mehatxua egiteagatik.
AEBk Venezuela bonbardatu eta Maduro atxilotu du
Donald Trump AEBko presidenteak berak baieztatu du "maila handiko" erasoa egin dutela bart Venezuelan, eta presidentea atxilotu eta bertatik atera dutela. Venezuelako Gobernuak Armada eta Polizia zabaldu ditu herrialde osoan.
6,5 graduko lurrikara batek Mexiko erdialdea astindu du
Hegoaldeko Guerrero estatuko kostaldean izan du epizentroa lurrikarak, Ozeano Barean, baina astindua herrialdeko hainbat hiritan antzeman dute, Mexikoko hiriburua barne. Oraindik ez dute kalte material edo pertsonalik jakinarazi.
Bengala bat, Urtezahar egunean Suitzako taberna batean sua piztu izanaren arrazoi nagusia
Oraingoz, ez dago argi zenbat pertsona zeuden lokal horretan, baina hainbat lekukok adierazi dute sutea gertatu zen ordurako bengala zuten xanpain botila batzuk piztuta zeudela, eta sarrera bakarra oso estua zela deitoratu dute.